UEUk 42 ikastaro eskainiko ditu Udako Ikastaroetan
2014-05-14 15:39 kulturbizUdako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere 42. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu gaur, maiatzak 14, eta danetara, 42 ikastaro antolatu ditu, pasa dan urteko jentearen erantzun bikainari eusteko asmoagaz, bagilaren 30etik garagarrilaren 23ra.
6.000 lagun hurreratu dira Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazinoarteko Jaialdira
2014-05-12 18:42 kulturbizEdade eta gustu desbardinetako 6.000 lagun bertaratu dira hiru egunotan Arrigorriagara eskainitako 12 antzezlanak ikustera. Jaialdiak egitarau eklektiko eta kalidadezkoa eskaini dau, konpainia eta artista beterano zein ibilibide luzea eta oparoa daben artista gazteen proposamenek osotuta, klown eta pailazoen lanak ez eze, magia, zirkua, jantza eta musika ikuskizunak be izan dira.
Eako herriaren memoria kolektiboa jasoteko hitzarmena sinatu dabe Udalak eta Euskaltzaindiak
2014-05-12 12:11 kulturbizEako herriaren memoria kolektiboa jasoteko helburuagaz, Bizkaiko herri horretako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe. Jaso bakarrik ez, belaunaldien arteko transmisinoa bermatu nahi dau Udalak, eta horretarako Euskaltzaindiaren tutoretza akademikoa eskatu dau.
Literaturea, argazkigintzea, musikea eta Bilbo buztartuz
2014-05-08 10:45 kulturbizSorkuntzea, Bilbo eta Euskerea ardatz hartuta, literaturea, musikea eta argazkigintzea nahastu nahi doguzan hiru adiskide gara (Aitor Gomez, Asier Olabarrieta eta Unai Villena). Bilboko zortzi barrutietan barrena bidaia eginez, gure irudimenagaz uniberso bisual, literario eta soinudun propioa sortu eta uriaren ikuspegi barri bat emon gura dogu.
Matxalen de Pedrok, Goiatz Labandibarrek eta Maialen Sarasuak egotaldi artistikoak egingo ditue Wroclaw urian
2014-05-07 11:05 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazinoak uda honetan Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoa egiteko aukerea eskainiko deutsie hiru euskal sortzaileri, Matxalen de Pedro, Goiatz Labandibar eta Maialen Sarasuari, hain zuzen be. Mobikortasuna, kulturen arteko alkarrizketea eta alkarlana sustatzeko helburuagaz sortu eben deialdia.
Kultura auzoetara eroango dau udabarrian Bilboko Udalak
2014-05-06 14:38 kulturbizMaiatzean eta bagilean, ia 200 ekitaldi programau ditue uriburuko zortzi barrutietan, Kultura Kalez Kale egitasmoan. Era askotako jarduerak izango dira, dobakoak guztiak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak 40.000 parte-hartzaile espero ditu. Udalagaz batera, 30 alkarte eta taldek parte hartu dabe antolakuntzan.
Artiumek Liburuen Nazinoarteko Eguna osotzeko jentaurreko irakurketak, erakusketak, berbaldiak eta musikea dakarz
2014-05-06 14:03 kulturbizArtium, Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak zenbait jarduera antolatu ditu datorren barikuan, maiatzak 9, Liburuen Nazinoarteko Egunaren ospakizuna osotzeko.
Badator 'Pop pilulak' kultur fanzinearen bigarren zenbakia
2014-04-29 14:17 kulturbizMaiatzean argitaratuko da Pop Pilulak euskerazko kultur fanzinearen bigarren zenbakia, lehenengoak izandako harrera ona ikusita. Oraingoan orrialde gehiago izango ditu aldizkariak, eta kolaboratzaile barriak egongo dira, tartean, Goizalde Landabaso, Yurre Ugarte, Koldo Almandoz eta Michiko Kamba.
Kultura trukea egingo dabe gazte zornotzarrek eta asturiarrek
2014-04-28 15:47 kulturbizGazteen sortze-lanaren alde egitea, kulturen eta personen arteko hartu-emonak sustatzea, hizkuntza-aniztasuna azalarazotea, tokiko musikea bultzatzea eta, norberaren lurraldetik kanpora joteko aukerea eskainiz, kultura tradizionala ezagutarazotea dau helburu ekimen honek.
Bilbok literaturan eta zineman dauen presentzia ardatz Liburuaren Egunean
2014-04-22 17:30 kulturbizApirilaren 23an izango dan Liburuaren Egunagaz bat eginez, aurten, Bilbok literaturan dauen presentziaren ganean gogoetea egiteko aukerea erraztu nahi da Bidabarrietako udal liburutegian antolatuko diran berbaldi bategaz eta erakusketa bategaz.
Lehiaren Euskal Agintaritzeak 8.000 euroko isuna jarri deutso EIZIEri, bere bazkideei prezioak gomendatzeagaitik
2014-04-16 10:41 kulturbizLehiaren Euskal Agintaritzearen arabera, EIZIEk bere webgunean argitaratu ditu idatzizko itzulpenetan, ahozko interpretazino lanetan eta testuen zuzenketetan apliketako tarifak eta zerbitzua emoteko beste baldintza batzuk. Hori gomendio kolektibotzat hartzen da, eta horren efektua da, alde batetik, zerbitzu emoileen jokabideak bateratzea eta, bestetik, prezioak finkatzeko eragileen ahalmena murriztea.
Eneko Bidegainen 'Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian' liburua aurkeztu dabe Bilbon
2014-04-15 15:48 kulturbizTesiaren helburua hau da: orain mende bat, Ipar Euskal Herrian ondorio ikaragarriak izan zituan Lehen Mundu Gerran (1914-1918), zein eragin izan eban Eskualduna astekariak ikertzea; hau da, euskaldunek Lehen Mundu Gerran parte-hartzeari begira, zein izan zan astekariaren jarrerea.
Etxepare Institutuak 2014an arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko diru-laguntzinoak eskatzeko epea edegi dau
2014-04-15 14:36 kulturbizAurten euskerearen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo bestelako ekimenak antolatzea edo horreetan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar erako proiektuak) lagunduko da diruz, beti be horreetan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi diran egileen lanak erakusten diranean.
EHUk igaz tesia leidu eben 359 doktore barriak omendu ditu
2014-04-11 16:39 kulturbiz2013an 184 gizonek eta 175 emakumek irakurri eben tesia EHUn, eta gaur egin dabe izentapen ekitaldia. Iñaki Goirizelaia errektoreak zuzendu dau omenaldia, eta berbaldi nagusia Amurrion jaiotako Herman Uscategui Starbucks enpresako estrategia orokorreko zuzendariak emon dau, Globalización. Euskadi y el mundo izenburupean.
Basque Fest ekimenak kultur egitarau oparoa eskainiko dau Bilbon, apirilaren 17tik 21era
2014-04-11 15:41 kulturbizMusikea, gastronomia, kirola, jantzea eta diseinua dira aurtengo Basque Fest egitarauaren osogai nagusiak. Igaz 43.500 lagun batu zituen ekimenak, eta aurten be bisitari kopuru horretara ailegau gura dabe antolatzaileek. Edizino honetako barritasunetako bat Bilboko errioa izango da.
Iñaki Markotegi da Galtzagorri alkarteko presidente barria
2014-04-10 10:49 kulturbizGaltzagorri ume eta gazte literatura alkarteak Biltzar Orokorrean aho batez erabagi ebanez, Iñaki Markotegi liburuzaina izango da aurrerantzean erakundeko presidentea. Azkenengo hiru urteotan Aitziber Alonso ilustratzailea izan da alkarteko arduradun nagusia.
Okela sormen lantegia martxan Bilbon
2014-04-09 13:55 kulturbizOkela Sormen Lantegia, euskal arte garaikidea ardatz izanik pentsamendu kritikoa, gogoetea, eztabaidea eta artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio dan espazio edegia, topalekua eta alkargunea, arte eragileen eta herritarren arteko alkarlankidetzea eta harreman eremuak eskainiko dituana.
Oskar Arantzabalen 'Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari' eta Mitxelko Urangaren 'Eros(ki)' lanak kalean dira
2014-04-09 12:36 kulturbizIgazko Juan Zelaia saria irabazi eben saiakerak aurkeztu barri ditu Pamiela argitaletxeak, Oskar Arantzabalek idatzitako Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari eta Mitxelko Urangaren Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkatilizazioa. Upaingoa izeneko sailean kaleratu ditue.
Elena Laka izentau dabe Euskaltzaleen Topaguneko presidente
2014-04-07 11:13 kulturbizElena Laka, abokatua lanbidez, Eibarko …eta Kitto! euskera alkarteko ordezkaria da Topagunean eta urte luzez lotura handia izan dau bai euskera alkarteakaz eta baita Euskaltzaleen Topaguneagaz be. Izan be, bost urtez izan da Topaguneko zuzendaritzakide.
Otxarkoaga eta Txurdinagako X. Magia Topaketen barruan, ilusionista amateurrentzako lehiaketea be antolatu dabe
2014-04-04 16:25 kulturbizEkimen hau, Bilboko barruti guztietan antzerki eta jantza emonaldiak, ikusentzunezko ikastaro eta proiekzinoak, arte eta argazki erakusketak, folklorea, kontzertuak, kaleko bandak, tailerrak eta bestelako kultur jarduerak eskaintzen dituan Kultura Barrutik programearen barruan gauzatuko da.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...