Oskar Arantzabalen 'Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari' eta Mitxelko Urangaren 'Eros(ki)' lanak kalean dira

Bizkaie! 2014-04-09 12:36   kulturbiz

Igazko Juan Zelaia saria irabazi eben saiakerak aurkeztu barri ditu Pamiela argitaletxeak, Oskar Arantzabalek idatzitako Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari eta Mitxelko Urangaren Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkatilizazioa. Upaingoa izeneko sailean kaleratu ditue.

Igazko Juan Zelaia saria irabazi eben saiakerak aurkeztu barri ditu Pamiela argitaletxeak, Oskar Arantzabalek idatzitako Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari eta Mitxelko Urangaren Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkatilizazioa. Upaingoa izeneko sailean kaleratu ditue.

Martin Azpilkueta, Doctor Navarrus, jurista eta teologoaren pentsamendu ekonomikoaz lehen ikerketa monografikoa idatzi dau Oskar Arantzabal ekonomilari eibartarrak. Azpilkueta abiapuntutzat hartuz, gaurkotasun handiko gai bategaz lotzen dau, gaur egungo pentsamolde ekonomiko hegemonikoak ekarritako arazo eta krisiagaz, hain zuzen be. Tradizino agramondarreko nafarra izan arren, Espainiako Felipe II.-aren aholkulari politikoa izan zan. Ezaguna zen haren garrantzia XVI. mendean, batez be jurista eta teologo lez, baina ez ekonomiaren arloan.

Arantzabalek neoliberalismoaz eta krisiaz be gogoetea egiten dau egileak, Azpilkuetaren ekarpenakaz lotuz. Epaimahaiaren arabera, liburuak Azpilkuetaren ekonomia-dimensinoari, gure historiaren zatia, gaurkotasuna eransten deutso egileak, gai honeetaz interesauta dagoan edozeinentzat irakurgarri dan erregistroan.

Mitxelko Uranga filosofo berangarrak erotismoaren merkantilizazinoa eta merkatuaren erotizazinoa jorratu ditu, biak buztartuz prozesu orokor baten alde banaezinak diralakoan. Merkatuak Erosaren potentzia barruratu dauen eran, badirudi sexua eta erotismoa, oro har, merkatuaren gai kutuna bihurtu dirala, esan dabe epaimahaiko kideek. Antza, ez dakigu biziten sexua eta erotismoa salerosketatik kanpo, konsumoaren logikatik kanpo.

Bai gizarteari, bai norberari, merkantilizazinoak ipinitako erronkak, esate baterako, zoriontasun eta osotasun lortezinak baina aldi berean ezinbestekoak, agirian ipini gura izan ditu Urangak, eta horrek norainoko eragina izan dauen argitzen bere bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu