Okela sormen lantegia martxan Bilbon

Bizkaie! 2014-04-09 13:55   kulturbiz

Okela Sormen Lantegia, euskal arte garaikidea ardatz izanik pentsamendu kritikoa, gogoetea, eztabaidea eta artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio dan espazio edegia, topalekua eta alkargunea, arte eragileen eta herritarren arteko alkarlankidetzea eta harreman eremuak eskainiko dituana.

Okela Sormen Lantegia diziplina desbardinetako lau artista euskaldunek (Nora Aurrekoetxea Etxebarria, Irati Urrestarazu Zubizarreta, Izaro Glez. Ieregi eta Miren Jone Ernaga Arzelus) osotzen daben espazio kolektiboa da. Bilbon, San frantzizko kalean kokatutako antxinako harategi bat da, 180 metro karratu dituen beheko solairu bat.

Bertan Okelako kideen ibilbide artistikoa garatzeaz gan, maila kolektiboan kultur adierazpidea eskainiko da.

Euskal arte garaikidea ardatz izanik pentsamendu kritikoa, gogoetea, eztabaidea eta artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio dan espazio edegia, topalekua eta alkargunea, arte eragileen eta herritarren arteko alkarlankidetzea eta harreman eremuak eskainiko dituana.


Jarduerak

- Sorkuntzea: Sormen lantegiko artisten lan produkzinorako eremua. baldintza duinak bermatzeko espazioa.

- Kultur kudeaketea: Jendarteari eta euskal arlo artistikoari ekarpenak egiteko asmoz, eragileen eta herritarren arteko lankidetza esapazioa eskaini jardunaldiak, erakusketak, hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak eta bestelakoak antolatzeko.

- Saretzea: Jardunaldi eta sare digital baten bitartez euskal artisten saretzea ahalbidetzeko proiektua.

- Artisten meeting pointa: artistak alkartzeko proposamena. Belaunaldi desbardinetako artisten topaleku fisiko eta digitala – ezagutza eremua. Konpartidutea.

Kontuak kontu, Okela espazioak apirilaren 10ean zabalduko ditu ateak Bilboko San Frantzisko auzoan; artisten meeting pointak, barriz,apirilaren 11an izango dau bere lehenengo jardunaldia.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu