Laneki, Lanbide Heziketan euskerea sustatzeko alkarteak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2014-06-06 15:48 kulturbizLaneki Lanbide Heziketan euskerea sustatzeko irabazi asmorik bako alkartea da. Hetel eta Ikaslan alkarteek sortua, 2001. urtean, ondokoak dira bere helburuak: Lanbide Heziketarako materialak sortzea, euskeratzea eta erabiltzaileen eskura askotariko euskarrietan jartea, bai eta hiztegi tekniko bat sortzea be.
Bilboko Arriaga antzokiak bisita gidatu antzeztuak eskainiko ditu barriro
2014-06-05 13:04 kulturbizBisita bakotxean, Gurutze Beitia (arrain saltzailea), Maribel Salas (sardinea), Itziar de Unda (txarteldegikoa) eta Alberto Nuñez (foyerreko lorontzia) antzezleak eta Iñaki Maruri (pilotaria) piano jotzailea izango dira, guztiak Enrique Viana tenore, zuzendari eta eszena sortzailearen zuzendaritzapean. Natxo Monterorena da koreografia.
'Sandro Botticelliren Venusen jaiotza eta Udaberria' liburua argitaratu dau Sans Soleil argitaletxeak
2014-06-04 11:04 kulturbizAby Warburg arte historialariak idatzitako Sandro Botticelliren Venusen jaiotza eta Udaberria lana euskeraz kaleratu barri dau Sans Soleil argitaletxeak, Txinpartak sailean. Iraitz Urkulok itzuli dau liburua. Ismael Manterola irakasle eta arte kritikariak berbaurrea idatzi dau, eta Rafael Garciak, sarrerea.
Herria astekariak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2014-06-04 10:56 kulturbizHitzarmenak Herria astekariaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sustatzea dau helburu, eta euskerearen eta euskal kulturearen eremuan gauzatuko da.
Euskal literaturea eta ahozkotasunari buruzko jarduerak bagilean, Madrilen
2014-06-03 18:21 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak euskal literatureagaz lotutako hainbat ekintza antolatu ditu Madrilen hilebete honetan, martitzenetik aurrera. Gai ugari jorratuko ditue, besteak beste, autoitzulpengintzea, itzulpengintza arloko diru-laguntzinoak, eta itzultzaileen eta idazleen arteko hartu-emonak.
Konponbideak be alkarregaz adostu gura ditu 'Guk gEUre kulturaz' ekimenak
2014-06-02 15:30 kulturbizZezeilean Durangon antolatutako topaketan aurkeztutako gogoeta eta ekarpenak batzen dituan txostena atondu, eta bagilaren 12an ekintza-proposamenak zehazteko deialdi zabala egin dau Geuk ekimenaren talde eragileak. Euskal Herriko kultur sistemea osotzen daben 150 lagunek hartu eben parte orain dala hiru hilebeteko batzarrean.
Aniztasunaren aldeko 11 Danbor Martxan 40 perkusino eta animazino taldek parte hartuko dabe Donostian
2014-05-29 18:26 kulturbizEuskal Herria 11 Kolore herri ekimenak zapaturako, maiatzaren 31rako, Donostian deitu dauen 11Danbor Martxarako dana prest dauka. Eskubide berak, betebehar berak, aukera berak lelopean egingo dan martxea 11Kolore Jaiaren ekitaldi nagusia da. Igaz egin zan lehenengo aldiz jai hori, kultur eta jatorri aniztasunaren balioa aldarrikatzeko.
'Narrazioak eta olerkiak 2013' liburua argitaratu dabe BBK-k eta Euskaltzaindiak
2014-05-29 14:36 kulturbizBilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2013ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batu ditue Narrazioak eta olerkiak 2013 liburuan. Maddi Aiestaran, Olatz Bereziartua, Anne Agirre, Lorea Azpiazu, Naia Ordorika, Aiora Amenabar, Lourdes Ondaro, Markel Txasko, Ane Saiz, Maialen Akizu eta Inhar Esnaola izan ziran 2013ko saridunak.
Urtebeteko etenaren ondoren, IX. Mundumira bueltan da
2014-05-29 12:03 kulturbiz2013 gogoetarako hartu eta gero, 2005ean bidea hasi zan lekuan bertan, Arrasaten ekingo deutso barriro be martxeari Mundumirak, munduko kulturen jaialdiak, maiatzaren 30etik bagilaren 1era.
'Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak' Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai
2014-05-27 11:18 kulturbizEuskaltzaindiak sarean ipini barri dau Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak liburua. Agurtzane Azpeitiak idatzi dau, eta Iker bildumearen 29. zenbakia da. Mondragon Unibersidadearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zan.
Bilbon omenaldia egingo deutsie Gabriel Garcia Marquezi, honek entzun eta bere obretan aitatzen zituan doinuen bitartez
2014-05-27 11:16 kulturbizBilboko Bidebarrieta Kulturgunean omenaldia egingo jako maiatzaren 27an, 19:30ean, Gabriel García Márquez Nobel saridunari, ikuspegi bitxi bat tarteko dala, hau da, ibilbide antzeko bat eginez idazleak testuetan aitatzen eban bere musikarik gustukoenean zehar.
'La política como pasión. El lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960)' lana plazan
2014-05-26 18:01 kulturbizLudger Mees, José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta José Antonio Rodríguez Ranz historialariek egin eta Tecnos etxeak argitaraturik, liburua AL 50 Agirre Lehendakaria batzordeak 2010ean haren heriotzearen 50. urteurrena gogoratzeko antolatu zituan jardueren amaierea da.
Juan Luis Moraza, Inazio Escudero eta Basauriko Juan y Pablo de Otaola bekeak jaso ditue 2014ko Gure Artea sariak
2014-05-23 10:47 kulturbizIbilbide artistikoaren autormenari jagokon modalidadean Juan Luis Morazak jasoko dau aurtengo Gure Artea saria; Inazio Escuderok, sorkuntza lanean; eta ikusizko arteen arloan, Basauriko Kultur Etxeak emoten dauen Juan y Pablo de Otaola bekeak. Sari banaketa ekitaldia garagarrilean egingo da, Donostiako San Telmo Museoan.
'Arteshop: establezimendu bat, artelan bat' ekimenak bere laugarren edizinoa beteko dau
2014-05-22 15:17 kulturbizProiektu honen helburua uriko merkataritza-jarduereari laguntzea da. Holan, balio erantsia emongo jako dagoeneko interesgarria dan gure uriko merkataritza-eskaintzeari, eta aldi berean, Bilbao Arte Fundazinoko artisten eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen sormen-jarduerea sustatzeko aukerea emongo dau.
III. ArgIHIzkiak: argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketea martxan
2014-05-21 11:20 kulturbizEgizu alkarteak eta UK aldizkariak, Getxoko, Leioako eta Berangoko Udalen eta Uribe Kostako Mankomunidadearen laguntzinoagaz antolatutako ArgIHIzkiak, argazkietan oinarritutako III. testu laburren lehiaketara lanak aurkezteko epea datorren bagilaren 5era arte egongo da zabalik.
Bilbao Artek produkzino artistikoko beka bi eskainiko ditu Austriako Bregenzeko KUB museorako
2014-05-20 18:35 kulturbizBilbaoArte Fundazinoan bekadun izan diran artisten banakako proposamenak bultzatzea da deialdiaren helburua. Bilbao Artek Austriarako produkzino artistikoko beka horreetarako deia egiten dauen 9. urtea da, herrialde haretako KUB museoagaz sinatua dauen lankidetza hitzarmenaren haritik. Akordio horri esker, 16 euskal artistek aukerea izan dabe Bregenzera joateko, eta, era berean, 16 artista austriarrek Bilbao Artera etorteko.
Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri' liburua eten barik irakurriko dabe maiatzaren 22an
2014-05-19 15:06 kulturbizKlasikoen Irakurketa ekimenaren zazpigarren edizinoa egingo da eguenean, Bilboko Arriaga antzokian. Gabriel Aresti idazle bilbotarraren Harri eta Herri poesia liburua izango da protagonistea. Goizeko zortziretan hasi eta arrastiko zortziretan amaituko da eten bako irakurraldia. Mikel Martinez aktoreak abiatuko dau saioa.
Manuel Vicente Cajon artistearen 'Alma mia' disko poetikoaren aurkezpen antzestua Bilbon
2014-05-16 12:40 kulturbizBidebarrietako Liburutegiak Manuel Vicente Cajón artisteak ¡Alma mía! izenburupean landu dauen lehen disko poetiko musikala aurkeztuko dau gaur, barikua, maiatzak 16. Lana errezitaldi antzeztu batez aurkeztuko dau Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi-aretoan 20:00etatik aurrera, eta horren osogarri, Almario film laburra eskainiko dabe.
Euskaltzaindiak literatura lanak doban eskaini deutsez Euskal Herriko ikastetxeei
2014-05-16 11:37 kulturbizEuskerea sustatzea da Euskaltzaindiaren helburu nagusia eta, gauzak holan dirala, bere Argitalpen zerbitzuaren bitartez, Euskal Herriko ikastetxeei Bilbao Bizkaia Kutxa-Euskaltzaindia literatura lehiaketako lanak doban eskaini deutsez.
Oroimenaren Astea antolatu dabe Galdakaon, maiatzaren 16tik 25era
2014-05-15 11:49 kulturbizGaldakao Gogora alkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzinoagaz, Oroimenaren Astea antolatu dau hirugarren urtez. Ekitaldiak maiatzaren 16an hasi eta hilaren 25ean amaituko dira. Berbaldiak, erakusketa barria eta Burdin Hesia ezagutzeko urteerak atondu ditue.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...