Euskaltzaindiak literatura lanak doban eskaini deutsez Euskal Herriko ikastetxeei
2014-05-16 11:37 kulturbizEuskerea sustatzea da Euskaltzaindiaren helburu nagusia eta, gauzak holan dirala, bere Argitalpen zerbitzuaren bitartez, Euskal Herriko ikastetxeei Bilbao Bizkaia Kutxa-Euskaltzaindia literatura lehiaketako lanak doban eskaini deutsez.
Euskerea sustatzea da Euskaltzaindiaren helburu nagusia eta, gauzak holan dirala, bere Argitalpen zerbitzuaren bitartez, Euskal Herriko ikastetxeei Bilbao Bizkaia Kutxa-Euskaltzaindia literatura lehiaketako lanak doban eskaini deutsez.
Saritutako lan askoren ale ugari Euskaltzaindiko gordailuan dagoz, eta orain, Euskaltzaindiak, lan horreek irakurle gazteen esku jarri nahi ditu. Horretarako, literatura generoaren araberako bost liburu sorta Euskal Herriko ikastetxeei doban eskaini jakez, Akademiako iturriek jakinarazo dabenez.
Bestalde, ikastetxeetako irakasleek be liburu sortak jasoteko eskaria egin leikie hurrengo helbide honetan.
Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak 1958 eta 2008 urte bitartean literatura sariak antolatu ditue, lau literatura-alorretan: Txomin Agirre eleberri sariak, Felipe Arrese Beitia olerki sariak, Toribio Altzaga antzerki sariak eta Mikel Zarate saiakera sariak. Urte horreetan zehar, euskal letratan esanguratsuak diran idazle ugari sarituak izan dira.
Era berean, 1991tik aurrera eta gaur egun be, ume eta gazteentzako narrazino eta olerki sariak antolatzen ditue bi erakundeek. Sariketa honetako irabazle batzuk, urteak aurrera egin ahala, ezagun egin dira euskal literaturan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!