'Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak' Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai

Bizkaie! 2014-05-27 11:18   kulturbiz

Euskaltzaindiak sarean ipini barri dau Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak liburua. Agurtzane Azpeitiak idatzi dau, eta Iker bildumearen 29. zenbakia da. Mondragon Unibersidadearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zan.

Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak Agurtzane Azpeitiak 2010ean aurkeztutako tesiaren bersino moldatu eta laburtua da.

Tesiaren helburua zan Koldo Mitxelenak bere diskursoa modu komunikagarri batean atontzeko darabilzan diskurtso-baliabide edo estrategiak aztertzea, egitura parentetikoak, edo egile batzuek intziso edo tarteki izentau izan dituenak. Agurtzane Azpeitiaren berbetan, esatariak norentzakoari, edo mezua irakurtean buruan eukan irakurle potentzialari, egiten deutsozan keinuak dira enuntziadu parentetikoak, testutik bertatik mezuaren interpretazinoa (nora)bideratu eta gidatzeko erabilten dituanak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu