Urtebeteko etenaren ondoren, IX. Mundumira bueltan da

Bizkaie1 2014-05-29 12:03   kulturbiz

2013 gogoetarako hartu eta gero, 2005ean bidea hasi zan lekuan bertan, Arrasaten ekingo deutso barriro be martxeari Mundumirak, munduko kulturen jaialdiak, maiatzaren 30etik bagilaren 1era.

2013 gogoetarako hartu eta gero, 2005ean bidea hasi zan lekuan bertan, Arrasaten ekingo deutso barriro be martxeari munduko kulturen jaialdiak, maiatzaren 30etik bagilaren 1era. Programazino zabalagaz dator munduko kulturen jaia. Urtero legez, musikea izango da jaialdiko ikurretako bat. Arrasateko Biteri plazan egingo ditue kontzertu nagusiak; besteak beste, Kiko Veneno, Betagarri, Yemamah, Joseba Irazoki, Urko Menaia eta Mery May izango dira jaialdian. Ikuskizunak, txangoak eta kirol erakustaldiak be ez dira faltako. Gastronomia azokan eta ekoferia jaio barrian be askok disfrutauko dabe. Mundumirak hiru gune izango ditu: Herriko plazea, Seber Altube plazea eta Biteri plazea.

Aldaketak izan dira azken urtean. Euskal Herria aldizkariak lekukoa emon deutso bere jarraipena dan Euskal Herria liburu bildumeari. Baina, aldaketak aldaketa, aurtengo Mundumira be auzolanaren emoitzea izango da, oraingo honetan Sua Edizinoak argitaletxeak plazaratzen dauen liburu bilduma barriaren, Ginmusicen eta Debagoienako Mankumunidadearen arteko auzolanaren emoitzea.

Aurreko urteetan lez, kulturea, turismoa eta kirol jarduerak buztartuko ditu jaialdiak. Gainera, aurten artisau eta gastronomia azokez gan, nekazaritza ekologikoaren azokea be izango da. Era berean, alkartasunari be lekua egin deutsie: Mundumiraren alkartasun kamisetea jarriko dabe salgai, gobernuz kanpoko proiektuetan laguntzeko.

Bederatzigarren jaialdia da aurtengoa, eta, aurrekoetan lez, Debagoiena mundura zabaltzeko jaia be izango da Mundumira. Kultura desbardinak batzeaz gan, Debagoieneko bailarea ezagutzera emotea dau helburu jaialdiak, azaldu dau Igor Ezpeleta Debagoieneko Mankomunidadeko Garapen Agentziako presidenteak. Jaia Arrasaten izango dan arren, inguruko bailarea ezagutzeko hainbat ekintza be antolatu ditue.

IX. Mundumiraren egitaraua ikusteko klik egin hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu