19. Korrikak Durangoko Azokea omenduko dau
2014-11-28 09:45 kulturbizHemeretzigarren edizinoa 2015ean egingo dabe, martiaren 19tik 29ra, Urepeletik Bilbora. Oraingo honetan, Durangoko Azokea omenduko dau Korrikak: Herri honek auzolanean eta alkarlanean gauza asko egin ditu. Duda barik, horreetako bat da Durangoko Azokea. Azokeak ia 50 urteko ibilbidea dauka, 2015ean, 19. Korrika egingo dan urtean beteko dau mende erdia.
Oiongo San Bizente ikastoleak antolatuko dau 2015eko Araba Euskaraz, Gasteizen
2014-11-27 10:06 kulturbizDatorren urteko bagilaren 14an, Gasteizen, egingo da Arabako ikastolen jaia. Orain arteko ohiturea aldatu egingo dabe arabarrek, izan be Oiongo San Bizente ikastolea izan arren antolatzailea, herrian barik, uriburuan atonduko dabe Araba Euskaraz. Lemea Piztu euskara izango da.
Euskerazko komikiak protagonista izango dira Txurdinagan eta Santutxun, eguenetik zapatura
2014-11-26 14:16 kulturbizParrapean Komiki Egunak antolatu ditu Bilboko Udalak, euskerazko komikigintzan egiten dan lana erakusteko. Zemendiaren 27tik 29ra, erakusketak, azokea, tailerrak eta berbaldiak egongo dira Begoñako barrutiko udaltegian eta Santutxu auzoko hainbat gunetan.
Nazionalismo alemana eta frantsesa aztertu ditu Joxe Azurmendik liburu barrian
2014-11-26 13:47 kulturbizBata bestearen kontra ei dagozan kontzeptu biren ganeko gogoetea egin dau Joxe Azurmendik Historia, arraza, nazioa. Renan eta nazinalismoaren inguruko topiko batzuk (Elkar) liburuan, nazionalismo frantsesa eta nazionalismo alemana, bata liberala eta demokratikoa eta bestea hizkuntzan eta arrazan oinarritutakoa. Uste horreen jatorri eta bilakaerea aztertu dau idazle zegamarrak.
Deskontudun 21.500 txartel aterako ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, kultur produktuetan erabilteko
2014-11-24 12:56 kulturbizBizkaiko Kultur Txartelaren 3. edizinoa martxan hasiko da abenduaren 1ean. Urtarrilaren 31ra artekoa izango da kanpainea, hau da, Gabonetan eta Beherapenen sasoian erabili ahal izango dira txartelak. Bizkaiko Foru Aldundiak 248.000 euroko inbersinoa egingo dau. Cecobik, Bizkaiko Merkatarien Alkarteak be parte hartzen dau antolakuntzan.
Bilboko 2015eko Aratusteak iragarriko dituan kartela aukeratzeko lehiaketea martxan da
2014-11-21 13:42 kulturbizEgile bakotxak bi lan aurkeztu leikez gehienez be. Proiektua bertikala eta 70 x 50 zm. neurrikoa izan behar da luma kartoi gainean. Obrak originalak izango dira eta koloreak eta teknikea, barriz, aukerakoak. Kartelak aurkezteko epea abenduaren 19ra arte egongo da zabalik.
Basauriko Finagako San Martineko aztarnategi arkeologikoa ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditue
2014-11-21 13:28 kulturbizBizkaiko Foru Aldundiak zapatuan, hilaren 22an, hasiko ditu Finagako San Martin Moltso Monumentala hurretik ikusteko bisita gidatuak. Malmasin mendiaren hegalean kokatuta dagoan arlo honek ostendu dauen ondare kulturala eta historikoa ezagutzeko aukera ederra da.
Paula Kasaresen 'Euskaldun hazi Nafarroan' liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak
2014-11-20 14:43 kulturbizNafarroako hurreko historian (1970etik 2012ra) euskerearen belaunez belauneko jarraipena zelan gauzatu dan eta egungo ume nafarrak zer egoeratan bilakatzen diran euskaldun argitzeko helburua izan dau Euskaltzaindiak Jagon sailean argitara emon dauen ikerketeak. Soziolinguistika Klusterraren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz argitaratu da.
200 bazkide barri ditu Plateruenak
2014-11-18 16:59 kulturbizKanpainearen erdian, behar dogunaren laurena lortu dogu; ez da gitxi, baina ez da nahikoa, azpimarratu dau Nerea Iriarte zuzendaritzako kideak. Bost urtean Plateruena diruz laguntzeko konpromisoa hartu dabe dagoeneko, 200 lagunek. Bazkide barri horreei eskerrak emon deutseez gaurko agerraldian, eta oraindino konpromisoa hartu ez dabenei luzatu deutsee konbita
Pako Aristik euskereari buruz esandako hamasei guzur aztertu ditu 'Euskararen isobarak' lanean
2014-11-18 10:09 kulturbizNafarroako Erresumearen sasoia dau abiapuntu Pako Aristik Erein etxeagaz kaleratu barri dauen Euskararen isobarak Hamasei gezur handi eta koda bat beharrak. Euskerearen inguruko diskursoa kutsatzen daben guzurrak detektetan ahalegindu da idazle gipuzkoarra; euskerea politizauta dagoala, ez dala modernoa, erakargarritasuna falta jakola eta abar.
Linda Lê idazle vietnamdarra Bilbon izango da 'Emakume idazleen mundua' programan
2014-11-17 17:25 kulturbizBilboko Udalak antolatzen dauen Emakume idazleen mundua progreamaren topaketa barria datorren eguztenean, zemendiaren 19an, arratsaldeko 19:30etik aurrera, izango da Bidebarrieta liburutegian, Frantzian bizi dan Linda Lê idazle vietnamdarraren parte-hartzeagaz.
Getxon makinatxu bat jarduera Euskal Kulturearen XVI. Jardunaldietan
2014-11-13 09:46 kulturbizEuskal Kulturearen XVI. Jardunaldiek jarduera ugari eskainiko ditue Getxon datozen bi hileotan zehar, euskerearen erabilerea sustatzeko, euskal kulturea hurreratzeko eta asisialdia euskeraz eskaintzeko helburuakaz.
IX. Zentsura At jaialdia Bilbon barikura bitartean
2014-11-10 14:45 kulturbizZentsura At! Jaialdiaren IX. edizino honetan, zemendiaren 10etik 14ra, Banda Bassotti, Benito Lertxundi eta Susheela Ramanen kontzertuak, Abuelas de la Plaza de Mayo berbaldia eta El Papus aldizkari satirikoari buruzko El Papus. Anatomía de un atentado dokumentala izango dira Bilboko BBK Salan.
Bittor Kapanagaren lan guztien bildumako 'Euskera erro eta gara' I. liburuaren aurkezpena egin dabe Bilbon
2014-11-07 14:44 kulturbizBittor Kapanagaren lana zabaltzen diharduan lantaldeak eta Gerediaga Alkarteak haren lan guztien lehenengo argitalpena, Euskera erro eta gara, egin dabe eta gaur eguerdian, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu dabe lana Juan Martin Elexpuruk, Jose Luis Lizundiak eta Antton Mari Aldekoa-Otalorak.
'Latina-euskara' hiztegia sarean eskuragarri
2014-11-07 13:39 kulturbizEgilea Junes Casenave-Harigile euskaltzain ohorezkoa da. Idazle sano emonkorra izan da eta da. Aita Casenavek hogei bat pastoral idatzi ditu zubereraz, Testamentu berria zubereraz itzuli eta eleizarako beste hiru euskal liburu, bi hiztegi (frantsesa-zuberera, zuberera-frantsesa), bi olerki bilduma, hiru ipuin bilduma, bi saiakera, zubereraz edo euskera batuaz... eta hiztegi hau 2002an.
XXV. ArtFutura, irudi digitalaren jaialdia, Gasteizko Artiumera helduko da
2014-11-06 13:11 kulturbizArtium Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan egingo dira aurten 25. urteurrena ospatzen dauen ArtFutura, irudiaren nazinoarteko jaialdiaren Euskadiko proiekzino bakarrak, barikutik domekara, zemendiaren 6tik 9ra, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Frantzia izango da IV. Fun & Serious Game Festivalera konbidautako herrialdea
2014-11-06 10:16 kulturbizFun & Serious Game Festival ekitaldiaren laugarren edizinoa zemendiaren 28tik abenduaren 3ra izango da aurten, eta aurreko urteetan lez, bideo-jokorik onenak saritzea dau helburu, aisialdiaren eta joko serioen arloetan.
BLV-ART programearen barruan egindako Arty Walks argazki lehiaketako irabazleak ezagutarazo ditue
2014-11-05 14:38 kulturbizOlaia Fernández, Txaber Torres, Iratxe Gallo, Raquel García, María Ureta, Antonio Villaverde, Rosana Díaz eta Rocío Lobato dira aurtengo edizinoko irabazleak. Arty Walks - Arte Zirkuitoa bisita gidatuak, irailean eta urrian San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko zenbait lekutan ospatutako BLV-ART kultur programearen barruan dagoz.
Balmaseda atzera be sutan egongo da zapatuan
2014-11-05 13:57 kulturbiz1808ko zemendiaren 8an, armada frantsesak su emon eutson Balmasedari, lau aldetatik emon be. Herriko 153 etxeetatik 75 erre ziran. Orduan jazotakoak antzeztuko ditue zapatuan 300 bat herritarrek. Entseguak egiten dabilz egunotan.
Bermeoko Arrantzale Museoa, atzera be zabalik
2014-11-03 17:36 kulturbizUrte bian egon da zarratuta Arrantzale Museoa, zaharbarritze lanetan. Bizkaiko Foru Aldundiak espazioa birmoldatu edo proiektu museografikoa eguneratzeko 1,2 miloe euroko inbersinoa egin dau. Ikerketa-lanetan dabilzala, aspaldiko aztarnak topau ditue ganera.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...