Bermeoko Arrantzale Museoa, atzera be zabalik

Bizkaie! 2014-11-03 17:36   kulturbiz

Urte bian egon da zarratuta Arrantzale Museoa, zaharbarritze lanetan. Bizkaiko Foru Aldundiak espazioa birmoldatu edo proiektu museografikoa eguneratzeko 1,2 miloe euroko inbersinoa egin dau. Ikerketa-lanetan dabilzala, aspaldiko aztarnak topau ditue ganera.

Urte bian egon da zarratuta Arrantzale Museoa, zaharbarritze lanetan. Bizkaiko Foru Aldundiak espazioa birmoldatu edo proiektu museografikoa eguneratzeko 1,2 miloe euroko inbersinoa egin dau. Ikerketa-lanetan dabilzala, aspaldiko aztarnak topau ditue ganera. Kultur ondareari buruzko informazino baliotsua dala dinoe arduradunek, historian emendako erabilerak eta balio arkitektonikoa erakusten ditu eta.

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok, Kulturako Foru diputadu Miren Josune Ariztondok, Lehendakaritza diputadu Unai Rementeriak eta Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek zaharberritutako instalazinoak bisitau ditue gaur goizean.

Ertzilla Torrea izenez ezaguna dan eraikinak kokapen estrategikoa dauka Bermeon, portura begira daho, uribilduaren alde zaharraren gorenean. Martin Ruiz de Ercillak eregi eban, XVI. mendearen erdialdean. Esku-hartze arkitektonikoaren aurretik gauzatutako ikerketearen eta zaharberritze-lanen ostean, egoitza lez erabilten zala jakin ahal izan da. Merkataritzarako be erabilten ei zan, Bermeoko kaietarako sarbidean kokatuta dagoalako.

Zaharberritze-lanak lau fasetan egin dira: estalkia (egurra), harlandua (harria), obra zibila (egitura eta instalazinoak) eta erakusketea (museografia). Estalkia egoera larrian egoan: irazgaxtasun faltea, argiztapen gitxi, azalera erabilgarri gitxi eta irisgarritasuna. Denporeak kalte egin eutson egitureari. Egurrezko estalkia kendu da eta egitura barria egin dabe. Estalkipean geratzen dan espazioan bulegoa, liburutegia, igogailua, aldi baterako erakusketentzako gela bi eta instalazino eta biltegi lez erabilteko gelak dagoz.

Hargintza-lanei jagokienez, fatxada luzeenen egiturak indartu dira (patioa eta lubakia). Zaharberritze-lanetan 4 bao historiko agertu dira, hiru Errenazimendukoak eta Gotikoko ate bat. Horrrezaz aparte, Errenazimenduko hiru arkuren aztarnak agertu dira. Obra zibilari jagokonez, ondorengo lanak egin dira: saneamendua, iturgintzea, argindarra, suteen kontrako babesa, telefonia eta datuak, berogailua, oztopo arkitektonikoak kentzea, usoen aurkako neurriak hartzea, hormigoia eta igogailua konpontzea, eskailera barria egitea, altzairuzko egitura ipintea eta abar.

Amaitzeko, erakusketa-eremuetan lanak egin eta hobetu dira. Erakusketea ulergarriagoa da orain, bisitarientzako ikus-entzunezko baliabide erakargarriak jarri diralako. Museoaren bilduma aberatsa modu berezian eguneratu da. Piezak testuinguruan kokatu dira eta agirian jarri dira, erakusketan protagonismo handiagoa hartzeko, azaldu dabe museoaren arduradunek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu