XXV. ArtFutura, irudi digitalaren jaialdia, Gasteizko Artiumera helduko da

Bizkaie! 2014-11-06 13:11   kulturbiz

Artium Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan egingo dira aurten 25. urteurrena ospatzen dauen ArtFutura, irudiaren nazinoarteko jaialdiaren Euskadiko proiekzino bakarrak, barikutik domekara, zemendiaren 6tik 9ra, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Artium Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoan egingo dira aurten 25. urteurrena ospatzen dauen ArtFutura, irudiaren nazinoarteko jaialdiaren Euskadiko proiekzino bakarrak, barikutik domekara, zemendiaren 6tik 9ra, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Saioak doban izango dira eta hilean behin errepetiduko dira 2015eko apirilera arte.

Zentro gasteiztarreko arduradunek jakinarazo dabenez, jaialdia mundo osoko 20 uritan egingo da aldi berean, besteak beste, Berlinen, Bartzelonan, Madrilen, Kopenhagen, Sao Paulon, Montevideon, Txileko Santiagon, Buenos Airesen, Turinen edota Bangkoken.

Sorkuntza digitalaren eta ordenagailu bidezko animazinoaren esparruko azken produkzinoak aurkezten ditu ArtFuturak, artearen, fikzinoaren, bideoklipen, weberako produkzinoen eta hiru dimensinoko animazinoaren esparruetan dituen erabilerak barne.

Aurten, José Manuel Pinillok zuzendutako La Promesa Digital dokumentala estreinauko da ArtFuturaren egoitza guztietan, eta beste inon ez. Bun Media etxeak TVEren laguntzinoagaz produzidu dauen dokumental honetan kultura digitalaren eragina eta horrek 25 urtetan zehar ArtFuturak izan dauen bilakaereagaz dauen paralelismoa aztertzen dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu