IX. Zentsura At jaialdia Bilbon barikura bitartean
2014-11-10 14:45 kulturbizZentsura At! Jaialdiaren IX. edizino honetan, zemendiaren 10etik 14ra, Banda Bassotti, Benito Lertxundi eta Susheela Ramanen kontzertuak, Abuelas de la Plaza de Mayo berbaldia eta El Papus aldizkari satirikoari buruzko El Papus. Anatomía de un atentado dokumentala izango dira Bilboko BBK Salan.
Zentsura At! Jaialdiaren IX. edizino honetan, zemendiaren 10etik 14ra, Banda Bassotti, Benito Lertxundi eta Susheela Ramanen kontzertuak, Abuelas de la Plaza de Mayo berbaldia eta El Papus aldizkari satirikoari buruzko El Papus. Anatomía de un atentado dokumentala izango dira Bilboko BBK Salan. Kontzertuak nahiz dokumentala eta berbaldia 20:00etan izango dira. Gaur, astelehena, 20:00etan, Estela B. de Carlottok Abuelas de la Plaza de Mayo berbaldia eskainiko dau. Sarrerea dobanekoa izango da jarlekuak bete arte.
Historian zehar, arte eszenikoetan zentsurea jaso daben artistak babesteko asmoz jaio zan Zentsura At jaialdia.
Egitarauari jagokonez, zemendiaren 11n, Banda Bassotti italiarra izango da (15 euro); eguaztenean, hilaren 12an, Benito Lertxundik kantauko dau (30 euro); eta 13an, Erresuma Batuko Susheela Ramanen kontzertua (25 euro). Guztietan 3 euroko beherapena izango da Kutxabank txartela erabilita (gehienez 4 sarrera txartel bakotxeko).
Hilaren 14an, eztabaida-mahaia izango da El Papus. Anatomía de un atentado dokumentalaren inguruan. Sarrerea dobanekoa izango da jarlekuak bete arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!