Pako Aristik euskereari buruz esandako hamasei guzur aztertu ditu 'Euskararen isobarak' lanean
2014-11-18 10:09 kulturbizNafarroako Erresumearen sasoia dau abiapuntu Pako Aristik Erein etxeagaz kaleratu barri dauen Euskararen isobarak Hamasei gezur handi eta koda bat beharrak. Euskerearen inguruko diskursoa kutsatzen daben guzurrak detektetan ahalegindu da idazle gipuzkoarra; euskerea politizauta dagoala, ez dala modernoa, erakargarritasuna falta jakola eta abar.
Nafarroako Erresumearen sasoia dau abiapuntu Pako Aristik Erein etxeagaz kaleratu barri dauen Euskararen isobarak Hamasei gezur handi eta koda bat beharrak. Euskerearen inguruko diskursoa kutsatzen daben guzurrak detektetan ahalegindu da idazle gipuzkoarra; euskerea politizauta dagoala, ez dala modernoa, erakargarritasuna falta jakola eta abar.
Xose Henrique Costasek idatzitako 55 mentiras sobre a lingua galega liburua irakurtean otu jakon Aristiri euskerearen ganean esandako guzurrak jasotea. Guzurrak guzur dirala konturatzea ezinbestekoa da egilearen ustez, sarritan hainbestetan entzun ostean egitzat eta normaltzat hartzen doguz eta.
Erdi Aroan, Nafarroako Erresuman, euskerea hizkuntza hegemonikoa zan, baina konkistearen ostean, apurka-apurka indarra galtzen joan zen, poderean dagozanen babesa galtzen dau eta. Aristiren eretxiz, euskerearen gitxitze hori ez da gauza naturala, planfikautako prozesua izan da.
Euskararen isobarak liburuaren ganeko berbaldiak emoten dabil egunotan Aristi, hilaren 25ean Zarautzen izango da, eta 27an, Tolosan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!