Getxon makinatxu bat jarduera Euskal Kulturearen XVI. Jardunaldietan
2014-11-13 09:46 kulturbizEuskal Kulturearen XVI. Jardunaldiek jarduera ugari eskainiko ditue Getxon datozen bi hileotan zehar, euskerearen erabilerea sustatzeko, euskal kulturea hurreratzeko eta asisialdia euskeraz eskaintzeko helburuakaz.
Euskal Kulturearen XVI. Jardunaldiek jarduera ugari eskainiko ditue Getxon datozen bi hileotan zehar, euskerearen erabilerea sustatzeko, euskal kulturea hurreratzeko eta asisialdia euskeraz eskaintzeko helburuakaz.
Horretarako, aurtengo egitarauak, besteak beste, musika ekitaldiak, familientzako tailerrak, literatura saioak, zinema eta antzerkia batu ditu. Horreekaz batera, eta barritasunen artean, abenduaren 3ko Euskerearen Nazinoarteko Egunean Berbabanda ikuskizuna izango da, Andres Isasi Musika Eskolako musika bandearen eta Aixerrota Institutuko ikasle batzuen eskutik, eta ez dira faltako Argia Ereiten Euskera Saria edo Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia.
Udalerrian bi hilebete luzetan izango diran jarduera guztien eskaintzea hurreratu nahi deutsegu herritarrei, euskerea sustatzeko zein euskal kulturea hurreratzeko edo aisialdiaz euskeraz be gozau ahal izateko. Horregaitik, eskaintzak ezaugarri desbardineko ekitaldiak ditu, gogoen edo publikoaren araberakoak, euskaldunak ez eze, zeozer dakitenak eta jakin ez baina hizkuntzeagazko edo euskal kultureagazko interesa dabenak gogoan daukaguzalako, nabarmendu dau Koldo Iturbe Euskera zinegotziak.
Esangura horretan, urtero legez, eskaintza zabal hori beste erakunde eta udalerrian euskerearen alde lan egiten daben alkarteakaz dagoan alkarlan estuari esker izango dala nabarmendu dau, egitarauak eragile sozialakaz batera antolatutako jarduera ugari ditualako, esate baterako, Bizarra Lepoan, ALBE, SENDI, EGIZU, UK aldizkaria, Itxas Argia, Kalabazan Kultur Ekimena eta Bizkaiko Trikitixa alkarteagaz, Bizkaiko Foru Aldundiaz gan.
Datozen egunetan egingo diran jardueren artean, Biotza Gazte ikuskizuna izango da datorren barikuan, zemendiaren 14an, Algortako Casinoan; zapatuan, hilaren 15ean, Magiklown' pailazoen saioa izango da eta domekan, zemendiaren 16an, Vivaldiren urtaroak antzezpena, biak Algortako Kultur Aretoan; leku berean, baina datorren astelehenean, zemendiaren 17an, Argihizkiak erakusketeak ateak zabalduko ditu eta bi egun geroago, zemendiaren 19an, literatura barriketaldia izango da Mikel Etxaburugaz, euskerearen historiaren ganeko proiekzinoakaz batera. Aurrerago ekitaldi gehiago izango dira urtea amaitu arte.
Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!