Nazionalismo alemana eta frantsesa aztertu ditu Joxe Azurmendik liburu barrian

Bizkaie! 2014-11-26 13:47   kulturbiz

Bata bestearen kontra ei dagozan kontzeptu biren ganeko gogoetea egin dau Joxe Azurmendik Historia, arraza, nazioa. Renan eta nazinalismoaren inguruko topiko batzuk (Elkar) liburuan, nazionalismo frantsesa eta nazionalismo alemana, bata liberala eta demokratikoa eta bestea hizkuntzan eta arrazan oinarritutakoa. Uste horreen jatorri eta bilakaerea aztertu dau idazle zegamarrak.

Nazinoaren kontzeptu alemana erromantikoa ei da, eritxi orokortuaren arabera, eta kontzeptu frantsesa, barriz, liberala. Eritxi horreek, baina, ez dira guztiz zuzenak. Nazino alemanak odola, hizkuntzea eta ohiturak diru ardatz, eta frantsesak, lurralde berean bizi diran gizon-emakumeen borondate komunean, antza danez.

Joxe Azurmendik usteok jorratu ditu, batez be, Ernest Renan pentsalari bretoiaren idatziak kontutan hartuz, eta XIX. mendeko intelektual frantses eta alemanen arteko polemika ugariak bere bai. Arraza, historia eta nazinoaren arteko harreman korapilatsua aztertu eta idea horreen garapen eta eragin zabala eskaintzen dau, Europaren mende bian izandako ondorioak be, nazionalismoak, gerrak, inperialismoa eta arrazismoa, berbarako.

Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) Filosofiako irakasle katedraduna da EHUn, Jakin taldeko partaidea eta saiogilea. Makinatxu bat lan argitaratu ditu: Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Euskal Herria krisian, Etienne Salaberry: bere pentsamenduaz, Espainiaren arimaz, Volksgeist-Herri gogoa: Ilustraziotik Nazismora, Bakea Gudan: Unamuno, historia eta karlismoa, Barkamena, kondena, tortura eta abar.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu