'Latina-euskara' hiztegia sarean eskuragarri

Bizkaie! 2014-11-07 13:39   kulturbiz

Egilea Junes Casenave-Harigile euskaltzain ohorezkoa da. Idazle sano emonkorra izan da eta da. Aita Casenavek hogei bat pastoral idatzi ditu zubereraz, Testamentu berria zubereraz itzuli eta eleizarako beste hiru euskal liburu, bi hiztegi (frantsesa-zuberera, zuberera-frantsesa), bi olerki bilduma, hiru ipuin bilduma, bi saiakera, zubereraz edo euskera batuaz... eta hiztegi hau 2002an.

Euskaltzaindiaren webgunean Hizkuntza baliabideen sailean diran hiztegietan barri bat sartu da oraintsu Bestelako hiztegiak izeneko azpisailean: Latina-euskara hiztegia, hain zuzen be.

Hiztegi honen egilea Junes Casenave-Harigile euskaltzain ohorezkoa da. Idazle sano emonkorra izan da eta da. Aita Casenavek hogei bat pastoral idatzi ditu zubereraz, Testamentu berria zubereraz itzuli eta eleizarako beste hiru euskal liburu, bi hiztegi (frantsesa-zuberera, zuberera-frantsesa), bi olerki bilduma, hiru ipuin bilduma, bi saiakera, zubereraz edo euskera batuaz... eta hiztegi hau 2002an.

Aita Casenave irakaslea eta kolegio zuzendaria izan zan. Latina erakutsi eban, besteak beste. Bigarren hezkuntzan latina ikasi eban eta gero seminarioan teologia eta filosofia ikasketak latinez egin zituan. Lanak latinez egiten ziran.

Hiztegi honetan latin herrikoiak eta arkaikoa baztertu ditu, latin klasikoari lehentasuna emonez lexikoa egiteko. Definizinoak ez ditu emoten, ezta adibiderik edo aitamenik be. Beraz berbaurrean Txomin Peillen euskaltzainak azpimarratzen dauen legez, hiztegi hau latin apur bat dakitenentzat egina da edo lehenengo pausuak emon nahi dituenentzat. Euskereak zer zor deutson latin klasikoari agertzen jaku.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu