Linda Lê idazle vietnamdarra Bilbon izango da 'Emakume idazleen mundua' programan
2014-11-17 17:25 kulturbizBilboko Udalak antolatzen dauen Emakume idazleen mundua progreamaren topaketa barria datorren eguztenean, zemendiaren 19an, arratsaldeko 19:30etik aurrera, izango da Bidebarrieta liburutegian, Frantzian bizi dan Linda Lê idazle vietnamdarraren parte-hartzeagaz.
Bilboko Udalak antolatzen dauen Emakume idazleen mundua progreamaren topaketa barria datorren eguztenean, zemendiaren 19an, arratsaldeko 19:30etik aurrera, izango da Bidebarrieta liburutegian, Frantzian bizi dan Linda Lê idazle vietnamdarraren parte-hartzeagaz. Aurkezpena Rosa de Diego Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Frantses Literaturako katedradunak egingo dau.
Beste hizkuntza batean bizitea, idaztea izenburupean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Institutu Frantsesaren laguntzinoagaz antolatu dauen saiora sartzea dobanekoa izango da, jesarleku guztiak bete arte, eta aldibereko itzulpena egongo da gaztelaniara.
Bidebarrieta kulturguneak igaz egin eban bat Emakume idazleen mundua literatur programeagaz. Ekimenak emakumeek egindako literatur sorkuntzearen aniztasuna erakutsi nahi dau, eta zabaltzeko bokazinoa dauka. Esangura horretan, hainbat herrialdetako 120 emakume idazle igaro dira Donostian sortu ziran eta 27 edizinoetan beste uri batzuetara zabalduz joan diran topaketa horreetatik.
Emakume idazleen mundua Luisa Etxenike idazleak koordinautako proiektua da, Bilboko Institutu Frantsesaren, Bidebarrieta Liburutegiaren, Donostiako San Telmo Museoaren, Irungo Udalaren, Baionako Mediatekearen eta Cultura a mano babesle taldearen laguntzinoagaz.
Linda Lê
Linda Lê Vietnamen jaio zan 1963an, baina jaioterriko hizkuntzea ez dauela ezagutzen autortu dau, txikitatik Saigonen frantsesa ikasi ebalako. 1977an heldu zan Frantziara, bere herrialdean gerrea amaitu eta bi urtera, eta literaturearen bidea hartu eban. Oso gazte zala hiru liburu argitaratu zituan, eta horreen ondoren, Les Evangiles du crime heldu zan, originaltasunagaitik prentsaren aho bateko onespena jaso eban lana.
1993an, Christian Bourgoisek bere bosgarren liburua argitaratu eutson, Calomnies eleberria, eta itzuli ondoren, AEBetan, Herbehereetan eta Portugalen be argitaratu zan. Lan horren ostean beste batzuk etorri ziran, besteak beste, Les dits d'un idito, 1995ean; Les Trois Parques y Voix, 1998an; Lettre norte, 1999an; Personne, 2003an; Kriss/L'homme de Porlock, 2004an; eta In memoriam, 2007an. Bere azken eleberria, Lame de fond, Goncourt Sariko lau liburu finalisten artean egon zan.
Saioa aurkeztuko dauen Rosa de Diego, bere aldetik, Frantses Literaturako katedraduna da Euskal Herriko Unibersidadean (EHU). Bere ikerketak XIX. eta XX. mendeetako frantses literaturan, Quebeceko literaturan eta antzerkian oinarritzen dira, batez be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!