BLV-ART programearen barruan egindako Arty Walks argazki lehiaketako irabazleak ezagutarazo ditue

Bizkaie! 2014-11-05 14:38   kulturbiz

Olaia Fernández, Txaber Torres, Iratxe Gallo, Raquel García, María Ureta, Antonio Villaverde, Rosana Díaz eta Rocío Lobato dira aurtengo edizinoko irabazleak. Arty Walks - Arte Zirkuitoa bisita gidatuak, irailean eta urrian San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko zenbait lekutan ospatutako BLV-ART kultur programearen barruan dagoz.

Olaia Fernández, Txaber Torres, Iratxe Gallo, Raquel García, María Ureta, Antonio Villaverde, Rosana Díaz eta Rocío Lobato dira aurtengo edizinoko irabazleak. Arty Walks - Arte Zirkuitoa bisita gidatuak, irailean eta urrian San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko zenbait lekutan ospatutako BLV-ART kultur programearen barruan dagoz.
 
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, BLV-ART programearen barruan sartzen diran Arty Walks –Arte Zirkuitoa bisita gidatuen harian deitutako argazki lehiaketako irabazleak ezagutarazo ditu. Jasotako argazki guztien artean, epaimahaiak ondokoek egindakoak aukeratu ditu: Olaia Fernández, Txaber Torres, Iratxe Gallo, Raquel García, María Ureta, Antonio Villaverde, Rosana Díaz eta Rocío Lobato, BLV-ARTen espiritua ondoen irudikatzen ebenak ziralako. Sarien artean, Anti-Liburudendan erosteko bonoa, dobako bi tailer saio Truca Rec-en, edo La Viña, Zubiburu eta Ágape jatetxeetan 2 personarentzako afariak egongo dira.

Arty Walks – Arte Zirkuitoaren helburua, gune horren aldeko apustua egin daben sortzaileen ekimenari esker sortuz joan diran galeria barriak eta uriko artetik hur dagozan guneak eta sortzaile horreek ekimen honi esker egin dituen lanak ezagutarazotea da.

Bisita bakotxean, auzoa biziten dagoan eraldaketea, eta eraldaketa horrek, inguruan sortzen doan arte erkidego barriaren garapena eragin dauela azaldu zan. Beste alde batetik, galerietako jenteak euren lokalen ezaugarri bereziak konpartidu zituen parte-hartzaileakaz.
 
BLV-ART ekimenaren helburua, inguru horren kultur espezializazinoa lortzea da, bertako biztanleen beharrei erantzuteko, baina, batez be, auzo horreek erakargarriak izan daitezan uriko biztanle guztien begien aurrean, abangoardiako kultur erdigune bilakatuz, bertan, musikeagaz, arte plastikoakaz, zinemeagaz edo modeagaz lotutako sorkuntza mueta barriak sortzen dagozalako. Holan, programeak balioa emon nahi deutso auzoari, eta uriko ganerako lekuakaz dauen komunikazinoa sustatu nahi dau, gune horretan sortutako kultur proposamenak ezagutarazoko dituen zenbait jarduera eskainiz eta bertako kaleen zaharbarritze prozesuan beteten daben lana erakutsiz.

Argazkiak ikusteko klik egin hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu