Oroimenaren Astea antolatu dabe Galdakaon, maiatzaren 16tik 25era

Bizkaie! 2014-05-15 11:49   kulturbiz

Galdakao Gogora alkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzinoagaz, Oroimenaren Astea antolatu dau hirugarren urtez. Ekitaldiak maiatzaren 16an hasi eta hilaren 25ean amaituko dira. Berbaldiak, erakusketa barria eta Burdin Hesia ezagutzeko urteerak atondu ditue.

Galdakao Gogora alkarteak, Galdakaoko Udalaren laguntzinoagaz, Oroimenaren Astea antolatu dau hirugarren urtez. Ekitaldiak maiatzaren 16an hasi eta hilaren 25ean amaituko dira. Berbaldiak, erakusketa barria eta Burdin Hesia ezagutzeko urteerak atondu ditue.

Laster beteko dira 77 urte armada faxisteak Galdakao bonbardeau ebana, izan be erasorik larriena maiatzaren 19an izan zan. Makina bat aldiz bota zituen bonbak Galdakaoko herrian, hildako ugari izan ziran, ume eta heldu. Orduan jazotakoak ezin doguz ahaztu, eta nahi be ez. Horregaitik urtero oroimen historikoa berreskuratzeko ahalegina egiten dogu, adierazo dabe Galdakao Gogorako arduradunek.

Edizino honetan be urteera prestau dira Galdakao eta Usansoloko Burdin Hesia bertatik bertara ezagutzeko. Lehenengo martxea maiatzaren 17an egingo da, eta Olabarri, Altamira, Azkarri eta Elexalde auzoetatik zehar ibiliko dira, eta bigarrena, maiatzaren 24an, Usansoloko Ordeñe, Arteta, Basabal eta Meatzetan. Hitzordua 9:00etan izango da egun bietan, lehenengoan Udaletxe aurrean, eta bigarrena, Txapelenan. Galdakao Gogora alkarteko kideek bunker eta lubakien ganeko azalpenak eskainiko ditue ibilbidean zehar.

Maiatzaren 20an, Iñaki Egaña historialari eta Euskal Memoria Fundazinoko presidenteak Gerra Zibila Galdakaon berbaldia eskainiko dau, euskeraz, eta hilaren 22an, Aranzadi Zientzia Elkarteko Jimi Jimenez arkeologo eta ikertzaileak Silenciadas y olvidadas. 13 años en la exhumación de fosas comunes izango dau berbagai, gaztelaniaz. Berbaldi biak Gandasegin egingo dira, 19:00etatik aurrera.

Eta aste osoan, maiatzaren 16tik 25era, Burdin Hesia Galdakao eta Usansolon, eraikuntza eta suntsipena erakusketea ikusi ahalko da Gandasegin. Galdakao Gogora alkarteko kideek eurek produzidu dabe eta lehenengo aldiz ikusgai izango da. Bunker eta lubakien irudi zahar eta garaikideak batu ditue, baita lekuen planoak eta GPS kokapenak bere. Lan handia egin dogu —azaldu dabe taldekideek- leku asko sasiz beteta edo pinuz inguratuta dagoz-eta gaur egun. Erakusketearen ordutegia ondokoa da: astelehenetik barikura 18:00etatik 21:00etara, eta zapatu-domekan, 10:00etatik 14:00etara.


III. Oroimenaren Astea

- Maiatzak 17

9:00etan, Udaletxe aurrean. Ibilaldia Galdakaoko Burdin Hesitik. Olabarri, Altamira, Azkarriko eta Elexalde auzoetako bunker eta lubakiak ikusiko doguz. Ez da ibilbide gatxa, baina oinetako eta erropa erosoak ekarri.


- Maiatzak 16-25

Burdin Hesia Galdakao eta Usansolon, eraikuntza eta suntsipena erakusketea Gandasegin. Burdin Hesia osotzen eben bunker eta lubakien inguruko erakusketea, argazki zahar eta barriakaz, eta GPS kokapenakaz.

Astelehenetik barikura: 18:00etatik 21:00etara. Zapatu-domekan: 10:00etatik 14:00etara.


- Maiatzak 20

19:00etan, Gerra Zibila Galdakaon berbaldia, Gandasegin. Hizlaria: Iñaki Egaña historialaria eta Euskal Memoria Fundazinoko presidentea (Euskeraz).


- Maiatzak 22

19:00etan, Silenciadas y olvidadas. 13 años en la exhumación de fosas comunes berbaldia, Gandasegin. Hizlaria: Jimi Jimenez (Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologo eta ikertzailea).


- Maiatzak 24

9:00etan, Txapelenan. bilaldia Usansoloko Burdin Hesitik:
Ordeñe, Arteta, Basabal eta Meatzetako bunker eta lubakiak ikusiko doguz. Ez da ibilbide gatxa, baina oinetako eta erropa erosoak ekarri.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu