Literaturea, argazkigintzea, musikea eta Bilbo buztartuz

Bizkaie! 2014-05-08 10:45   kulturbiz

Sorkuntzea, Bilbo eta Euskerea ardatz hartuta, literaturea, musikea eta argazkigintzea nahastu nahi doguzan hiru adiskide gara (Aitor Gomez, Asier Olabarrieta eta Unai Villena). Bilboko zortzi barrutietan barrena bidaia eginez, gure irudimenagaz uniberso bisual, literario eta soinudun propioa sortu eta uriaren ikuspegi barri bat emon gura dogu.

Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailaren Gazteria zerbitzuak antolatutako Ideiak Martxan lehiaketearen saridun subertatu ostean, martxan jarri dago Hiri asko bere baitan proiektua!

Sorkuntzea, Bilbo eta Euskerea ardatz hartuta, literaturea, musikea eta argazkigintzea nahastu nahi doguzan hiru adiskide gara (Aitor Gomez, Asier Olabarrieta eta Unai Villena). Bilboko zortzi barrutietan barrena bidaia eginez, gure irudimenagaz uniberso bisual, literario eta soinudun propioa sortu eta uriaren ikuspegi barri bat emon gura dogu.

Zortzi hilebete (2014ko apiriletik zemendira arte) iraungo dituan sorkuntza prozesuan zehar, hiruon artean zortzi argazki-testu-musika-lan edo obra sortuko doguz, Bilboko barruti bakotxeko bana. Obra horreek formatu desbardinetan emongo doguz ezagutzera: modu birtualean (blog batean eta liburuxka digital batean) eta modu fisikoan (ikus-entzunezko emonaldi baten bidez, argazki erakusketa batean, eta liburuxka + CD batean).

Blogean hilebetero argitaratuko dogu obra barri bat (hementxe dozue lehenengoa) eta sare sozialetan (Facebook eta Twitter) izango gara.

Bilbo, argazkigintzea, literaturea eta musikeagaz zerikusia daben sarrerak egingo doguz proiektuaren profiletan eta eretxia eskatuko deutsuegu bestaldean zagozanei, zuen ezagutzak geugaz alkarbanatzera animauko zaituegu, eta konbita luzatuko deutsuegu prozesuaren fase desbardinetan, hainbat modutan, partaide izateko. Sorkuntza prozesu bizia emongo da proiektuan zehar, eta espero dogu prozesuak aurrera egin ahala, persona eta talde desbardinakaz hartu-emonak sortu eta sendotzen joatea, zeu be tarteko zarela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu