Berezko tipografia osoa sortzen dauen lehen unibersidade europarra da UPV/EHU

Bizkaie! 2013-11-21 17:37   kulturbiz

Tipografia barria 2012-2015ko Komunikazino Planaren hausnarketa eta proposamenetatik sortu zan, bi hizkuntza ofizialak alkarregaz idazteko konponbide barritzailea emoten dau, eta identidadea sortzen lagunduko dau. Euskal Herriko Unibersidadearentzat pozgarria da identifiketan gaituan osogai barri hau, jatorrizkoa eta personala izatea, esan dau Iñaki Goirizelaia errektoreak.

Euskal Herriko Unibersidadeak berezko tipografia korporatiboa plazaratu dau; EHU dau izena eta Arte Ederren Fakultadeko Diseinu Grafikoko eta Tipografiako ikerketa taldeak sortu dau, Eduardo Herrera irakaslearen zuzendaritzapean. Bere neurria kontuan hartuta, proiektua Estaduan egin dan garrantzitsuena da, eta parerik bakoa Europako unibersidadeen arloan be. Tipografia barria 2012-2015ko Komunikazino Planaren hausnarketa eta proposamenetatik sortu zan, bi hizkuntza ofizialak alkarregaz idazteko konponbide barritzailea emoten dau, eta identidadea sortzen lagunduko dau. Euskal Herriko Unibersidadearentzat pozgarria da identifiketan gaituan osogai barri hau, jatorrizkoa eta personala izatea, esan dau aurkezpenean Iñaki Goirizelaia errektoreak.

EHU tipografiaren proiektua Eduardo Chillidak egitura eta espazioari buruz egin zituan hausnarketetan oinarritu da. Chillida UPV/EHUren sinboloaren egilea be da. Eduardo Chillida bere lekuari, Euskal Herriari, edo gizakiari eta ingurumenagazko hartu-emonei buruzko hausnarketetan tipografiaren oinarriak diran emoitza berberetara heltzen zan, azaldu dau Herrerak. Ez genduan Chillidaren simulakroa egin nahi, ez genduzan letrak bere obra grafiko edo eskulturearen itxureagaz mozorrotu nahi, esentziara joan behar genduan. Hausnarketa horretatik, taldea –Herrera eta UPV/EHUko Diseinuko irakasle Leire Fernández, María Pérez doktoregaia, eta Alacanteko Unibersidadeko Daniel Rodríguez irakaslea- hasi zan orain urtebete EHUren tipografia sortzen.

Proiektuaren ezaugarri bi nabarmendu daitekez. Alde batetik, UPV/EHUren izaera elebidunari ikusgarritasuna emoten deutso. Beraz, bersino bi garatu ditu, muturrak dituana (EHU serif) eta muturrik bakoa (EHU Sans). Serif aldaerea euskerarako erabiliko da, eta Sans aldaereak gaztelaniaz edo beste hizkuntzaren batean idatziko dana definiduko dau. Bestalde, proiektuaren goranahia da azpimarragarria, helburua unibersidade honek, jakintza-arlo guztietan lan egiten dauenak, zeinuen beharrak betetea baita. Izan be, proiektu edegia da, ikerketa-taldeak unibersidadeko kideek egindako zeinu tipografikoen eskaerei erantzungo deutselako.

Sei aldaera ditu tipografiak black, bold, bold italic, regular, italic eta light, baita papelerako optimizautako book aldaerea. EHU tipografia unibersidadeko kideen esku dago, eta erabili nahi dauen edozeinen esku be, helburu komertzialakaz ez bada. Helbide honetan deskargau daiteke: http://go.ehu.es/ehutipografia-es

EHU tipografiaren sortze eta hausnartze prozesua EHU Tipografia korporatiboa. EHU Tipografía corporativa liburuan ikus daiteke. UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu dau. Era berean, tipografia aurkezteko erakusketa bat egin da Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo). Gaur arratsaldean inaugurauko da erakusketea, eta zemendiaren 29ra arte egongo da zabalik (astelehenetik barikura, 20:00etara arteko ordutegi jarraian). Ondoren, erakusketea Gipuzkoako Campusera (Carlos Santamaria Zentroa, abenduaren 9tik 18ra) eta Arabako Campusera (Unibersidade Pabilioia, martiaren 3tik 28ra).

Azkenik, tipografia barriaren aurkezpenaren harian, I. Tipografia-jardunaldiak egingo dira Bizkaia Aretoan zemendiaren 25etik 28ra. Tipografiako aditu eta ikasleentzat antolatutako jardunaldi honeek arlo horretako ezagupenak zabaldu eta zabaldu nahi ditue, berbaldi eta kaligrafiako eta digitalizazino tipografikoko tailerren bidez. Jardunaldietako plaza guztiak bete dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu