EHUk itzulpenak eta jatorriz euskeraz idatzitako liburuak daroaz Durangoko Azokara

Bizkaie! 2013-12-05 13:16   kulturbiz

Danetara, UPV/EHUko Euskeraren arloko Errektoreordetzeak 17 titulu argitaratu ditu aurten; horreeetatik 5 jatorriz euskeraz idatzitakoak eta ganerako 12ak itzulpenak.

Ohiturari eutsiz, aurten be Euskal Herriko Unibersidadeak azken urtean zehar euskeraz argitaratu dituan liburuak erakutsiko ditu abenduaren 5etik 8ra bitartean ospatuko dan 48. Durangoko Azokan. Danetara, UPV/EHUko Euskeraren arloko Errektoreordetzeak 17 titulu argitaratu ditu aurten; horreeetatik 5 jatorriz euskeraz idatzitakoak eta ganerako 12ak itzulpenak. Azpimarratzekoa da Unibersidadeak ahalegin berezia egiten dauela jakintza-arlo desbardinetan aparteko garrantzia daben testu zientifiko eta akademikoen itzulpen lanean, publiko zabalarentzako ikusgarria izan ez arren, euskera zientifiko-akademikoa zabaltzeko ezinbesteko bidea baita. Xabier Etxaniz UPVIEHUko Euskerearen arloko errektoreordeak nabarmendu dauenez, euskerea jakintza arlo guztietara eta maila zientifikoan zabaltzen jarraitzen dogu egunero gure lanean eta argitalpen honeen bidez be bai. UPV/EHUk urteak daroaz euskerearen esparrua zabaltzen, instituzino akademiko moduan hori dalako gure betebeharra, baina baita gizarteagaz dogun lotureari erantzunez be.

UPV/EHUk Durangoko Azokara eroango dituan argitalpen guztien artean Jon Suduperen Oi, Europa liburu saritua azpimarratu behar da, 2013ko Euskadi Literatura Sariaren irabazlea izan zalako euskerazko saiakera atalean eta aurretik, baita Miguel de Unamuno XIII. Saiakera Lehiaketearen irabazlea be.

Beste alde batetik, bildumei jagokenez, zientziaren dibulgazinorako Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz argitaratzen dan ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) bildumako zenbaki barria nabarmendu behar da: Jerry A. Coyne-ren Zergatih den egia eboluzioa (ZIO 17). Euskal Literatura Sailak be bere 13. alea dakarsku nobedadeen artean, Jon Kortazarren zuzendaritzapean argitaratutako Egungo euskal saiakeraren historia.

Era berean, pentsamenduaren historian garrantzitsuak izan diran autoreen obrak euskeraz batzen dituan Limes bildumako liburuki barri bat be aitatu behar da: Banuch Spinoza-ren Tratatu politikoa (20. zenbakia).

Legeak/Leyes bilduman, barriz, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren laguntzinoagaz, ele bitan argitaratzen ditu Unibersidadeak Espainiako ordenamendu juridikoko lege testu garrantzitsuenetako batzuk. Aurten 15. liburua kaleratu da (bersino digitalean eta doban), Gizarte arloko jurisdikzioan erabiltzen diren hainbat ereduren bilduma elebiduna/Colección bilingüe de formularios utilizados en el ámbito jurisdiccional social.

Beste hizkuntza batzuetatik euskerara itzulitako liburuen artean aitatu daitekez Vanesa Fernandez eta Miren Gabantxo editoreen Lurraldeak eta mugaldeak, eta Leire Urkidi eta Eneko Garmendia editoreen Euskal zor ekologikoa: ondorio sozial eta ekologikoak Hegoaldean.

Eta, azkenik, jatorriz euskeraz idatzitako liburuen artean Koldo Zuazoren Mailopeko euskara eta Pako Suduperen Eusebio Osa. Belaunaldi baten lekuko azpimarratu daitekez.

Beste alde batetik, azpimarratzekoa da, UPV/EHUko Euskerearen arloko Errektoreordetzeak jakintza-arlo desbardinetako 25 ikasmaterial argitaratu dituala aurten formatu digitalean, testubiltegia.ehu.es helbidean deskargau daitekezanak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu