Gernikako Bakearen Museoa 15. urteurreneko ospakizunetan buru-belarri

Bizkaie! 2013-11-22 14:46   kulturbiz

Euskadin eta Espainian bakarra dan Gernikako Bakearen Museoak bere 15. urteurrena ospatzen dau aurten. Horretarako, Gernikako dendari eta merkatarien kolaborazinoagaz milaka dobaneko sarrera bananduko ditu, batez be, Gernikako eta inguruko jenteak museoa bisitetako aukera izan daian.

Euskadin eta Espainian bakarra dan Gernikako Bakearen Museoak bere 15. urteurrena ospatzen dau aurten. Horretarako, Gernikako dendari eta merkatarien kolaborazinoagaz milaka dobaneko sarrera bananduko ditu, batez be, Gernikako eta inguruko jenteak museoa bisitetako aukera izan daian. Jatetxe, kafetegi, denda, hotel eta bestelakoetan bananduko diran sarrera bakotxak lau personentzako balioko dau eta 2014ko zezeilaren 28rarte erabili ahal izango dira.


Gernikako Bakearren Museoa Europako Memorialen sarean (IC-MEMO)

Aspalditik da Gernikako Bakearen Museoa ICOMeko (International Council of Museums), IC-MEMO edota memoriako museoen sareko kide aktiboa. Pasa dan astean, ICMEMOren urteko batzarra egin zan Tallinen (Estonia) Memorial Sites and Museums: negotiating the Uses of the Past gaia jorratuz. Bertan Iratxe Momoitio Astorkia, Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria egon zan. Kongresu horretan be, hurrengo hiru urteetarako IC-MEMOren kargu barriak hautatu ziran eta Iratxe Momoitio anderea presidenteorde kargurako hautatua izan zan.


Urte amaierara arteko Gernikako Bakearen Museoaren jarduerak:


- Zemendiaren 23tik 28ra Museoko hezkuntza arloko Idoia Orbe Narbaizak Europear proiektu (Youth Action) baten parte hartuko dau Frantzian Oradour sur Glaneko museoko, Ana Frank-en Etxeko eta beste Europako memorialetako arduradun batzuekaz batera. Bertan herrialde bakotxean, gazteek memoria gaiak zelan jorratzen dituen eta zelan jorratu daitekezan landuko dabe.

- Zemendiaren 27tik 29ra bitartean, Bartzelonan egingo dan eta ICIP-ek antolatutako Erronkak bakearen eraikuntzan mintegian parte hartuko dau Gernikako Bakearen Museoak baita AIPAZ, Bakearen Ikerruntzarako Espainiar Sarean be.

- Zemendiaren 27tik 29ra, ICOM-ek antolaturiko gaurkotasun Museografikoari buruzko Nazinoarteko XI. Topaketan parte-hartuko dau.

- Abenduaren 1ean, Tailer didaktikoa familientzat (doban), Museoko Hezkuntza arloak antolatuta (11:00etatik 13:30era).

- Abenduak 10: Dobaneko sarrerea Nazinoarteko Giza Eskubideen eguna dala eta.

- Abenduak 11-13: Eskolentzako tailer bereziak Giza Eskubideen Nazinoarteko eguna ospatzeko Giza eskubideen aldeko tira aldi baterako erakusketearen inguruan.

Gabonak pasau ondoren (urtarrilean) Gernikako Bakearen Museoak, urtero lez, egun batzuk zarratuko ditu bere ateak (urtarrilaren 1etik 24ra) mantentze lanak egin ahal izateko. Urtarrilaren 25etik aurrera zabalduko ditu barriro ateak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu