Kaliforniara joandako euskaldunen lekukotasunak batu ditu Asun Garikanok 'Kaliforniakoak (1533-1848)' lanean

Bizkaie! 2013-11-21 17:43   kulturbiz

Orain ia bostehun urte Kaliforniara joandako lehenengo euskaldunek idatzitakoak batu ditu Asun Garikanok Kaliforniakoak (1533-1848) (Pamiela) lanean. Esploratzaile eta kolonizatzaile euskaldunen lekukotasunek klimea, paisaia eta bertako tribuen ganeko informazino ugari eskaintzen dabe. Joseba Sarrionandiak idatzi dau berbaurrea.

Orain ia bostehun urte Kaliforniara joandako lehenengo euskaldunek idatzitakoak batu ditu Asun Garikanok Kaliforniakoak (1533-1848) (Pamiela) lanean. Esploratzaile eta kolonizatzaile euskaldunen lekukotasunek klimea, paisajea eta bertako tribuen ganeko informazino ugari eskaintzen dabe. Joseba Sarrionandiak idatzi dau berbaurrea.

Fortún Ximénez de Bertandona, Kaliforniako lurra zapaldu eban lehenengo europarra; Vicente de Zaldívar, bisonteen eta Apatxe behizainen lehenengo deskribapen zehatza egin ebana; Juan Bautista Anza I.a, Fronteras kartzelako kapitaina, Apatxeek hil zutena, eta haren seme Juan Bautista Anza II.a, Sonoratik San Frantziskora bitarteko bidea urratu ebana; Arrillaga, Borica eta Solá, Kaliforniako gobernadore izandakoak; Vicente de Santa Maria frantziskotarra, San Frantziskoko jatorrizko biztanleei buruzi datzi ebana; Pablo de Mugartegi, Kaliforniako ardauaren aita... eta beste makinatxu bat euskaldunek ikusi eta bizitakoak irakurri daitekez Kaliforniakoak (1533-1848) liburuan.

Ameriketako lehenengo euskaldun hareek itsaso eta lur ezezagunetan bizi izan zituen poz eta nekeak kontetan ditu liburuak, eta modu berean Kaliforniako jatorrizko biztanleei buruzko hamaika albiste eskaini. Standford eta San Frantzisko urietako kale nagusi ugaritan euskal izenak ikusi zituanean hasi eban ikerketea Garikanok. Hasieran, Juan Bautista Anzaren barri euki eban, eta handik gitxira hainbat lekukotasun topau zituan. Orain arte ezezaguna izan dan errealidade bat ezagutzera emotea dau helburu liburuak, ahaztuta egoana gogoratzea, egileak berak aurkezpenean adierazo ebanez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu