IV. Zirkualde, Zirkuko Arteen Jaialdia astegoienean Bilbon

Bizkaie! 2013-05-28 14:31   kulturbiz

Bilboko Errekalde auzoak Zirkualde zirku jaialdiaren laugarren edizinoa jasoko dau astegoien honetan auzoko plazan (Maiatzaren 31n eta bagilaren 1ean eta 2an), eta barrikuntza lez, aurten, baita bertako udaltegian be. Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializautako bederatzi konpainiaren ikuskizunak eroango ditu auzora.

Bilboko Errekalde auzoak Zirkualde zirku jaialdiaren laugarren edizinoa jasoko dau astegoien honetan auzoko plazan (Maiatzaren 31n eta bagilaren 1ean eta 2an), eta barrikuntza lez, aurten, baita bertako udaltegian be. Jaialdiak, zirkuko arteetan espezializautako bederatzi konpainiaren ikuskizunak eroango ditu auzora: Euskal Herriko bost, Kataluniako bi, Katalunia/Alemaniako bat eta Frantziako beste bat.

Kultura eta Hezkuntza Sailak maiatzetik aurrera antolatu dituan beste batzuei gehitzen jaken ekimen horren helburua, gure uriko kaleak girotzea eta herritarrei kaleko zenbait arte eszeniko mueta hurreratzea da. Horrezaz gan, bertako taldeei eta kanpotik etorritako beste talde batzuei, euren arte proposamenak jentaurrean aurkezteko aukerea be emon nahi deutse.

Programearen laugarren edizino honek, Caminos Emergentes programearen barruan sartzen dan Pirineos circo egitasmoaren lankidetza berezia dauka. Programa horri esker hainbat konpainia heldu dira Bilbora. Ekimen honen bitartez, Kultura eta Hezkuntza Sailak, kaleko zirku arteetan oinarritutako programa erakargarria eskaini nahi deutse Errekaldeko auzokideei eta uri osoko biztanleei.

Programazinoak ikus-entzule guztiei zuzendutako ikuskizun anitzak batzen ditu, betidaniko zirkuaren elementu azpimarragarrienak, kaleko antzerkiagaz, musikeagaz, clown lanagaz edo kabaretagaz buztartuko dituen 9 konpainiaren eskutik. Egitaraua bariku honetan hasiko da, arratsaldeko 19:30ean, Errekaldeko udaltegian, bost taldek parte hartuko daben ekitaldiagaz: Nacho Flores eta David Batllón katalanak, Psirc katalan/alemana, Compagnie See frantsesa eta Shakti Olaizola bihurrikari euskalduna.

Ekitaldiak zirku errepertorio anitza eskainiko dau. Bertan, zurezko kuboen gaineko orekak, malabareak, klakea edo bihurritasunak izango doguz; akrobazia eta jantzak Psirc-en eskutik, eta sormenez eta sensualidadez betetako Compagnie See taldearen Sitting to see ikuskizuna. Ikuskizunak ordubeteko iraupena izango dau, eta sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.

Hurrengo egunean, zapatuan, programazinoa bere ohiko lekura joango da, kanpora, Errekalde plazara. Arratsaldeko 19:00etan, Dando Tumbos konpainiak Ironik magia eta malabare ikuskizuna eskainiko dau eta ondoren, Malas Compañías taldea igoko da eszenatokira, ikus-entzule guztiei zuzendutako Orsai egitasmo ludiko eta bisualagaz.

Zirkualderen aurtengo edizinoa domekan amaituko da, zirkuan espezializautako Euskal Herriko beste bi taldegaz: Compañía El Sainete, hirugarren adineko bi personaia aurkeztuz, ikus-entzuleak akrobazien eta pelota jokoen bitartez alaitzeko asmoz, euren sentimenduak adierazoz, umore ukitu nabarmenagaz. The Funes Troup taldeari jagokonez, The funes van ikuskizuna aurkeztuko dau, musikearen erritmoaren arabera koreografiautako eta trebezia jokoakaz eta akrobazia saltoakaz hornidutako malabare katalogoa.


Errekaldeko IV. Zirkualde

- Maiatzaren 31n, 19:30etik 20:30era, Errekaldeko Udaltegian, NACHO FLORES (Katalunia): Tesseract + DAVID BATLLÓ (Katalunia): Tararear + SHAKTI OLAIZOLA (Euskal Herria): Irakurtzen + PSIRC (Katalunia-Alemania): Lab + COMPAGNIE SEE (Frantzia): Sitting to See.

- Bagilaren 1ean, Errekaldeko plazan; 19:00etan, DANDO TUMBOS (Euskal Herria): Ironik + 20:00etan, MALAS COMPAÑÍAS (Euskal Herria): Orsai.

- Bagilaren 2an, Errekaldeko plazan; 18:00etan, CIA EL SAINETE (Euskal Herria): La negra y el catalán + 19:00etan, THE FUNES TROUP (Euskal Herria): The funes van.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu