San Antonio jaietarako piropo bila dabilz Igorren

Bizkaie! 2013-05-24 14:41   kulturbiz

Igorreko Jaietarako euskeraz idatzitako piroporik originalenaren bila dabilz aurten be San Antonioetako Jai Batzordeak eta Igorren Euskerea Zuzterrerik taldea. Piropo saridunagaz Igorreko jaietarako pegatinea atarako dabe. Parte hartzeko epea maiatzaren 27an amaituko da, astelehenean.

Igorreko III. Piropo Lehiaketan parte hartu gura izan ezkero, helbide honetara bialdu behar dira testuak: euskera@igorre.net. Osterantzean, gutun-azal baten sartu eta Kultur Etxean itxi beharko dabe parte-hartzaileek, euron izen-abizenak eta telefono-zenbakia ahaztu barik.

Piropoa modu sortzaile, ez-sexista, adierazkor eta ludikoan azaltzea balorauko dau epai-mahaiak. Hemen hiru adibide: Inizituen artean, zeu zara maitia, nire ustrukue; Nire mamiak zure gorringoan busti gura dau, ñam-ñam; eta, Perretxikoak basoan eta zu nire altzoan. Saria ondoko hau izango da: kultur etxean lagun birentzako zinemarako sarrerak doban, urte amaierara arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu