Magia Topaketek 15 mago batuko ditue Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzuneetan

Bizkaie! 2013-05-09 11:41   kulturbiz

Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak magiaz beteko dira maiatzaren 13tik 26ra bitartean, Udalak antolatutako Magia Topaketen bederatzigarren edizinoan. Parte hartuko daben 15 magoek mueta guztietako ikuskizunak, tailerrak eta berbaldiak eskainiko ditue auzoetako udaltegietan.

Bilboko Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoak magiaz beteko dira maiatzaren 13tik 26ra bitartean, Udalak antolatutako Magia Topaketen bederatzigarren edizinoan. Parte hartuko daben 15 magoek mueta guztietako ikuskizunak, tailerrak eta berbaldiak eskainiko ditue auzoetako udaltegietan.

Aurten, Magia Topaketek ikusleen parte-hartzeari eta alkarrekintzeari garrantzi handiagoa emongo deutsie; helduei zuzendutako jarduera gehiago prestau dira, berbarako.

Euskal Herriko Jon Zabal, Imanol Ituiño edo Mago Marseli mago gazteen saioak ikusteko aukerea izango da. Horrezaz gan, estadu espainiarretik Karim, Mag Gerard, Patri Zenner edo Nelo Maestre etorriko dira, besteak beste. Jon Zabalek atondutako De menú o a la carta más alta ikuskizunak edegiko dau egitaraua, hilaren 13an, 19:30ean, Otxarkoagako Udaltegian

Argibide gehiago gura izan ezkero: www.kulturabarrutik.net



IX. Magia Topaketen egitaraua

-Astelehena, maiatzak 13
Otxarkoagako Udaltegia. 19:30
Jon Zabal. De menú o a la carta más alta

-Martitzena, maiatzak 14
Otxarkoagako Udaltegia. 19:30
Karim. Kamino de risas

-Eguaztena, maiatzak 15
Otxarkoagako Udaltegia. 19:30
Ikus-entzunezko berbaldia: El ilusionismo en Bilbao, Jesús Etcheverry eta Imanol Ituiño hizlari

-Eguena, maiatzak 16
Otxarkoagako Udaltegia. 19:30
Mag Gerard. El charlatán mágico

-Barikua, maiatzak 17
Txurdinagabarri Egoitza
Imanol Ituiño. Con M de magia

-Astelehena, maiatzak 20
Otxarkoagako Udaltegia
17:30 Umeentzako tailer-ikuskizuna. Nelo Maestre Pompas en tensión

19:30 Helduei zuzenduako magia eta matematikei buruzko tailerra. Nelo Maestre Matemagia

-Eguaztena, maiatzak 22
Otxarkoagako Udaltegia. 18:00
Magia tailerra, 7-13 urteko umeentzat. Asier Kidam (euskeraz).

-Barikua, maiatzak 24
19:30 Imanol Ituiño eta Eduardo Coffman. Magia hurbiletik
Julian Gaiarre Etorbideko tabernetan.
19:30 Álvaro Zañartu. Magiterapia
Garaiko Lorategien plaza

Zapatua, maiatzak 25, Erronka handien eguna
13:00 -Diego Calavia. Dejad que los niños se arrimen a mí. Julian Gaiarre plaza, 9
13:00 Arrautza plisti-plasta magia jokoa + Marsel Magoaren ikuskizuna
Garaiko Lorategien plaza
19:30 – Víctor Cerro. El camino de las minas + El gran reto de escapismo extremo
Garaiko Lorategien plaza

Domekea, maiatzak 26
13:00 Patri Zenner. El mágico viaje de Patri Zenner (ikuskizun ibiltaria)
13.00 Eriz Magoa Birziklapen magia. Garaiko Lorategien plaza

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu