Nicolás Ruiz Descampsek euskal abertzaletasuna eta gazte erakundeak aztertu ditu
2013-04-22 15:24 kulturbizEHUko Historian doktore Nicolás Ruiz Descampsek Historia de las Organizaciones Juveniles del Nacionalismo Vasco (1893-1923) liburua argitaratu barri dau. Doktore-tesiaren egokitzapena egin dau eta EHUk kaleratu dau.
EHUko Historian doktore Nicolás Ruiz Descampsek Historia de las Organizaciones Juveniles del Nacionalismo Vasco (1893-1923) liburua argitaratu barri dau. Doktore-tesiaren egokitzapena egin dau eta EHUk kaleratu dau.
Sabino Arana Fundazioak eta Gaztepolis gazte-erakundeak Gazteria eta Euskal Abertzaletasuna izenburuko jardunaldien barruan aurkeztu dau liburua. Gaztepolis alkarteak gogoeta- eta prestakuntza-jarduerak sustatzen ditu.
Ruiz Descamps Historia de las Organizaciones Juveniles del Nacionalismo Vasco (1893-1923) ikerlan gauzatzeko, egiaztapen bitan oinarritu da: alde batetik, munduko ikertzaileek gero eta jakin-min handiagoa daukiela alderdietakogazte-erakundeen ganean, izan be eurengan dago diskursoa, hautesleria eta horren ordezkari politikoak barritzearen ardurea; eta bestetik, azterlan gitxi egin dira euskal abertzaletasunaren alderdietako gazte-erakundeei buruz.
Horrezaz gan, egileak Europako eta Ameriketako beste ikertzaile batzuek euren herrialdetako gazte-erakundeen ganena egindkao itaunei erantzuna topetan ahalegindu da. 1893tik 1923ra bitarteko denpora tartea aztertu dau, baina beste epealdi batzuk be jorratzekop asmoa dauka, hau da, Primo de Riveraren diktadurea, II. Errepublikea, frankismoa, transizinoa eta demokrazia.
Gazte-erakundeak identifikau, taldeek egindako jarduerak aztertu eta euren ezaugarri nagusiak jaso ditu EHUko historialariak. Hainbat iturri historiko erabili ditu, besteak beste, prensa idatzia, gazte-erakunde abertzaleekaz zerikusia daben agiriak eta erakundeek eurek argitaratutako propagandea.
Euskal abertzaletasunaren barruko gazte-erakundeen ibilbidea 1893an hasi zan, Ruiz Descampsen ikerketearen arabera. 1901ean Euzko Gastia sortu zan, Euskal Herriko historiako lehenengo gazte-erakunde abertzalea. Handi hiru urtera, Euzko-Gastedi Batza izena hartu eban, eta 1907an, Bilboko Euzko-Gastedi-Batza. Liburuko lehenengo atalak erakunde horreek aztertu ditu.
Bigarren kapituluan, 1921era bitartean sortutako gazte-erakundeak ditu aztergai. Euzko Gaztedi Batza, 1919an eratutakoa, da hirugarren kapituluko gai nagusia. Azkenengo atalean, 1921ean Euzko Alderdi Jeltzalearen zatiketa ekarri eban krisian gazte-erakundeek betetako zeregina eta zatiketa horrek gazte-mobimentuari ekarri eutsozan ondorioak aztertzen ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!