'ArgIHIzkiak' argazkietan oinarritutako II. testu laburren lehiaketara lanak aurkezteko zabalik dago

Bizkaie! 2013-05-07 15:16   kulturbiz

Argazkietan oinarritutako II. testu laburren lehiaketa honetara lanak bialtzeko epea maiatzaren 1etik 31ra bitartean egongo da zabalik. Literatur ekimenaren helburu orokorrak hurrengoak dira: jentea euskeraz idaztera eta irakurtera animetea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.

Egizu Getxo alkarteak eta UK aldizkariak, Uribe Kostako Mankomunidadeagaz eta hainbat udal (Leioa, Erandio, Berango eta Getxo) eta alkarteren (Getxophoto, Berbalamiñe, Leioako berbalagunak, Berbots, Aitxu! eta Bizarra Lepoan, besteak beste) laguntzinoagaz batera, ArgIHIzkiak literatur lehiaketea antolatu dabe aurten be. Argazkietan oinarritutako II. testu laburren lehiaketa honetara lanak bialtzeko epea maiatzaren 1etik 31ra bitartean egongo da zabalik. Literatur ekimenaren helburu orokorrak hurrengoak dira: jentea euskeraz idaztera eta irakurtera animetea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea. Horretarako, 12 argazkilariren argazki bana aukeratu dira eta horreetan oinarritutako testuak idatzi beharko ditue parte-hartzaileek.

Bigarren edizino honetako argazkilariak 12 dira eta Erandio, Sopela, Berango, Leioa, Algorta eta Gorlizko profesionalak eta zaletuak dira: Aitor Galbarriatu, Fede Merino, Iker Basterretxea, Elker Azketa, Willy Uribe, Sara de Diego, Nagore Ayo, Juan Gomez, Natxo Pedrosa, Eduardo Camino, Luis de Isusi eta Peru Isasi.

Lehiaketan 16 urtetik gorako edozeinek parte hartu leike eta bi kategoria ditu: bata, labur-laburra (160 karaktere gehienez) eta, bestea, laburra (100 hitz gehienez). Euskera batuan zein edozein euskalkitan egon ahal izango diran testuetako bakotxa argazkietako batean egon beharko da oinarrituta eta egileak adierazo beharko dau zein argazki aukeratu dauen. Testu mueta guztiak, hau da, prosa, olerkia, bertsoa, haikua e.a. onartuko dira.

Parte-hartzaile bakotxak, gehienez be, bi testu bialdu leikez (bi kategoria berean edo testu bana bi kategoriatan; testu biak argazki berekoak izan daitekez). Parte hartzeko izen-emote fitxa bete beharko dabe interesatuek www.egizu.org/literatura/argihizkiak helbidean. Ondoren parte-hartzaileek testuak (sms, whatsapp edo posta elektronikoa) hona bialdu beharko ditue: argi.hizkiak@gmail.com

Uribe Kostako bi epailek osotutako epaimahaiak epaia datorren irailaren 9an emongo dau ezagutzera. Kategoria bakotxeko irabazle bana izango da eta 200€ jasoko ditu. Horreez gan, argazki bakotxeko testu irabazle bat egongo da eta horreentzako saria lanak datorren irailetik aurrera eskualdeko hainbat lekutan antolatuko dan erakusketa ibiltarian ikusgai egotea izango da. Jasotako testu guztiak webgunean agertuko dira.

Informazino gehiago www.egizu.org/literatura/argihizkiak helbidean, argi.hizkiak@gmail.com posta elektronikoan edo 619 935 541 telefono zenbakian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu