Euskal kulturearen inguruko jaialdia antolatu dabe Poznanen
2013-04-22 14:10 kulturbizDni Baskijskie (Euskal Egunak) izenburupean, euskal kultureari eskainitako asterako makinatxu bat ekintza atondu ditue antolatzaileek, besteak beste, euskal jantza eta bertsolaritza tailerrak, euskal gastronomia, zinema eta eztabaida-saioak. Gainera, antolatzaileek on line lehiaketa bat martxan jarri dabe, eta parte hartzeko jaialdiaren Facebook helbidean sartzea besterik ez da behar.
Euskal kultureari eskainitako jaialdia ospatuko da Poznan urian (Polonia) apirilaren 23, 24 eta 25ean. Etxepare Euskal Institutuak Adam Mickiewicz Unibersidadean dauen irakurletzako ikasleek jardun dabe jaialdia antolatzen, uria euskal kultureari lotutako ekimenez beteteko, Etxepare Institutuko iturriek jakinarazo dabenez.
Dni Baskijskie (Euskal Egunak) izenburupean, euskal kultureari eskainitako asterako makinatxu bat ekintza atondu ditue antolatzaileek, besteak beste, euskal jantza eta bertsolaritza tailerrak, euskal gastronomia, zinema eta eztabaida-saioak. Gainera, antolatzaileek on line lehiaketa bat martxan jarri dabe, eta parte hartzeko jaialdiaren Facebook helbidean sartzea besterik ez da behar.
Euskal kulturea Poznan uriko kaleetan zabaltzea da helburua. Holan, Bal Folk Poznan jantza taldeak euskal jantza tailer bi eskainiko ditu, LuxSfera Fundazinoaren eskutik bertsolaritza tailerra be izango da eta Meskalina kulturgune eta tabernan eztabaidarako gaiak jorratuko dira, danak Euskal Herrian gaurkotasuna daben gaiak.
Bestalde, zinema eta gastronomiak be tartea izango dabe euskal kulturearen jaialdi honetan, Malta zinema-aretoetan Kimuak saileko film laburren emonaldiak izango baitira. Pika Pika tabernan, barriz, sagardao, txakolin, patxaran eta Arabar Errioxako ardaoak probetako aukerea egongo da. Era berean, Meskalina taberna eta kulturgunean, jaialdi ederra antolatu dabe azken egunean, apirilaren 25ean, DJ eta euskal musikeagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!