Joxan Lizarribar Berria Taldeko presidentea hil da
2013-04-10 11:19 kulturbizJoxan Lizarribar Berria Taldeko presidentea hil da, 62 urte zituala. Birikietako gaixotasuna zala-eta ospitalean egoan, han hil da birus baten ondorioz. Hileta eleizkizuna eguenean egingo dabe, 19:00etan, Ibaetako Espiritu Santua eleizan.
Joxan Lizarribar Berria Taldeko presidentea hil da, 62 urte zituala. Birikietako gaixotasuna zala-eta ospitalean egoan, han hil da birus baten ondorioz. Altzon jaioa zan, ezkondua egoan eta hiru-seme-alabaren aita zan.
Lizarribar 2000tik Egunkaria-ko administrazino batzordeko kidea izan zan, eta 2003an hartu eban EKT Euskarazko Komunikazio Taldeko (gaur egun, Berria Taldea) presidente ardurea. Adunako Kelsen enpresako zuzendari nagusia zan, eta lehenago kudeatzailea eta komerzial-buru izana zan. Arinago hainbat urte egin zituan Krafft enpresan.
Egunkariko arduren aurretik be euskal klultureagaz hartu-emon estua eukan. Gazte-gaztetatik Donostiako Argia jantza taldeko kide zan. 1970eko hamarkadan Ez Dok Amairu taldea ezagutu eban, Juan Antonio Urbeltzen bitartez. Sortzaile eta artistekaz loturea eukan gaur egun, esaterako, Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe, Ainhoa Arteta eta Harkaitz Canogaz.
Donostiako Errekaldeko beilatokian izango da gorpua eguenean 13:15ak arte. Hileta eleizkizuna egun berean egingo dabe, 19:00etan, Ibaetako Espiritu Santua eleizan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!