Hamaika ikuskizun eskainiko ditu Nazinoarteko XVIII. Clown eta Pailazoen Arrigorriagako Jaialdiak
2013-04-22 15:13 kulturbizArrigorriagan maiatzaren 10etik 12ra bitartean egingo dan Nazinoarteko XVIII. Clown eta Pailazoen Jaialdiak hamaika agerraldi iragarri ditu. Urtero legez, goi mailako programazino zabala eta joera askotakoa atondu dabe antolatzaileek, umorea oinarri izanik eta malabareak, magia eta antzerkian oinarritutako ikuskizunak be tartekatuz.
Arrigorriagan maiatzaren 10etik 12ra bitartean egingo dan Nazinoarteko XVIII. Clown eta Pailazoen Jaialdiak hamaika agerraldi iragarri ditu. Urtero legez, goi mailako programazino zabala eta joera askotakoa atondu dabe antolatzaileek, umorea oinarri izanik eta malabareak, magia eta antzerkian oinarritutako ikuskizunak be tartekatuz. Ekitaldien eszenatokia Udaletxe eta Juan XXIII plazak eta Udal Kiroldegia izango dira.
Arrigorriagako Udalak antolatutako ekimen honetan izango diran hamaika ikuskizunetik lau nazinoartekoak dira, hain zuzen, Belgikako D’Irque & Fien, Frantziako Colas Rouanet eta Cie. Sterenn eta Australia eta Israelgo artistak batzen dituan Circo Pitanga; Estadu espainiarreko ordezkariak Por humor al arte eta David Batlló izango dira eta Euskal Herrikoak, barriz, Cía. Estropizio, Mago Jon Zabal, Tiritirantes, Malas Compañías eta Zanguango Teatro.
Jaialdian izango diran ikuskizun gehienak, bost hain zuzen be, keinuak erabilita, testu barik eszenaratuko dira; beste bi euskeraz eskainiko ditue eta ganerako laurak gaztelaniaz izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!