Oihenart Aforismoen III. Lehiaketea abian da
2013-04-18 11:22 kulturbizLehiaketearen izena Arnaud Oihenart (Maule, 1592 — Donapaleu, 1667) euskal poeta, legegizon, historialari eta politikariari jagoko. Oihenart, Joan Perez de Lazarragagaz batera, ezagutzen dan lehen euskal idazle laikoa izan zan. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi eban.
UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, Oihenart Aforismoen III. Lehiaketea abiarazo dau. Aforismo bildumak lehiaketan aurkezteko azken eguna 2013ko abuztuaren 31 izango da. Lehiaketea mundu guztiarentzat dago zabalik, baina euskeraz eginiko lan originalak baino ez dira onartuko.
Lehiaketearen izena Arnaud Oihenart (Maule, 1592 – Donapaleu, 1667) euskal poeta, legegizon, historialari eta politikariari jagoko. Oihenart, Joan Perez de Lazarragagaz batera, ezagutzen dan lehen euskal idazle laikoa izan zan. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi eban.
Definizino orokorrik ez badago be, labur azaldutako pentsaerak dira aforismoak: paragrafo bat edo esaera bat, berba bat akaso...
Aforismoa da ideiak agerrarazoteko nahikoa dan testu osoa baina laburra: ez jako ezer faltako ulertua izateko, ez da beste testu baten zatia izango, baina bere moduko beste testuakaz batera izenburu bakar baten pean batuta egoteak testuen esanahia osotuko dau.
Literaturan, bai ahozkoan zein idatzizkoan, kontakizun laburrak, herri-ipuinak, pasadizoak, errefrauak, esaera zaharrak edo pentsamendu gogoetatsu labur-laburrak badira… Askotan, esperimentu edo jolas modura agertzen dira.
Azken urteotan hazkunde nabarmena izan dabe mota horretako lanek, berbei ahalik eta etekin handiena atarateko asmoz. Hitz zuhurrak euskera zaharrean, adierazpenaren zorroztasuna eta indarra lehenetsi dabenak. Berba gitxitan, filosofiak eta hezkuntzeak bat egiteko aukerea emon leikie aforismoek. Horregatik, beharrezkoa begitandu jaku Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak aforismo lehiaketa hau antolatzea, bide batez, Oihenart idazlearen erreferentzia intelektuala berreskuratuz eta zabalduz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!