'Udab-Herri Soinuak', musika, kantu eta jantzak buztartuta Markina-Xemeinen
2013-05-02 18:38 kulturbizUhagon alkarteko kideen helburu nagusia da: Markina-Xemeinen diziplina artistiko desbardinak lantzen dituen alkarte edo norbanakoen arteko hartu-emonak bultzatzea, euren artean proiektu eta ideia barritzaileak sortu daitezan.
Izenburuan udabarri eta herri berbakaz jolastu nahi izan dau ekimenaren antolatzailea dan Uhagon Kultur Alkarteak, udab, udabarrian gagozalako eta herri, herritarrek sortutako emonaldia dala azpimarratu guran. Uhagon alkarteko kideen helburu nagusia da: Markina-Xemeinen diziplina artistiko desbardinak lantzen dituen alkarte edo norbanakoen arteko hartu-emonak bultzatzea, euren artean proiektu eta ideia barritzaileak sortu daitezan.
Aurtengoa lehenengo pausu bat baino ez da eta aurrerantzean, diziplina gehiago buztartuz, sortzen jarraitzea da asmoa (Musikea, kantua eta jantzaz gan, antzerkia, arte plastikoak, ikusentzunezkoak, literaturea, etab.).
Aurtengo ekimenean, Markina-Xemeingo 75 lagun izango dira oholtza gainean; Markina-Xemeinen dagozan hainbat arte-diziplina alkartuta eta alkarlanean, tradizinoa eta sormenaren buztarketea. Parte hartzaileak: Markina-Xemeingo Musika Bandea; Xemein Gazte Ahots Abesbatza; Zerutxu Dantza Taldea; Itxaso Jaio (ahotsa); eta Pablo Fdez. Arrieta (gitarristea).
Errepertorioan, herri kantu eta jantzetatik abiatuta, koreografia eta moldaketa barriak egin dira, besteak beste, Mikel Laboak moldatutako kantu bat eta Xabier Leteren kantu ezagunen bat badagozala aurreratu daiteke, baita Katamalo taldeak ezagun egindako bat be. Horreez gan, beste herri kantu ezagunen bat eta hain ezaguna ez dan sorpresaren bat be badago.
Kantuen moldaketak eta jantzen koreografiak, parte-hartzaileek egin ditue: Garikoitz Salcedo Musika Bandako zuzendariak, Itxaso Jaio Xemein gazte ahots abesbatzako zuzendariak, Pablo Fdez. Arrietak eta Zerutxu Dantza taldeko kideek, hain zuzen be.
Errepertorioa be, oinarria Uhagon alkarteak planteau arren, danon artean osotu dabe, bataren eta bestearen proposamenakaz hasierakoa biribilduz.
Kontuak kontu, Xemeingo eleizan, maiatzaren 4an, zapatuan, 19:30ean, hasiko da ekitaldia. Sarrerea: 5€ (Uhagon kulturguneko bazkideak eta 14 urtetik beherakoak, 3€). Sarrerak aurrez salgai Uhagon kulturguneko tabernan. Sarreran batutako dirua, antolaketa gastuak ordaintzeko eta parte hartzen daben taldeen artean banatzeko erabiliko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!