Udal Liburutegi Sareak eta Bidebarrieta Kulturguneak jarduera bereziak antolatu ditue Liburuaren Nazinoarteko Egunerako

Bizkaie! 2013-04-22 18:51   kulturbiz

Bilboko Liburutegi Sareak eta Bidebarrieta Kulturguneak zenbait jarduera berezi antolatu ditue apirilaren 23an, Bilbon ospatuko dan Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harian. Programearen barruan hainbat jarduera egongo dira Deustu, Zurbaranbarri, San Frantzisko, Castaños, Zabala, Begoña eta Errekaldeko liburutegietan.

Bilboko Liburutegi Sareak eta Bidebarrieta Kulturguneak zenbait jarduera berezi antolatu ditue apirilaren 23an, Bilbon ospatuko dan Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harian. Programearen barruan hainbat jarduera egongo dira Deustu, Zurbaranbarri, San Frantzisko, Castaños, Zabala, Begoña eta Errekaldeko liburutegietan: ipuin kontalariak, Irakurketa adierazkorrari buruzko hitzaldi-tailer bat, txotxongilo tailer bat, baita William Shakespeareren literatur lanen irakurketa dramatizatua be, Bidebarrietako liburutegian (arratsaldeko 19:30ean), Ahotsa eta letra Bidebarrieta Kulturgunerako zikloaren barruan.

Beste alde batetik, Deustuko liburutegiak Review Competition lehiaketearen sariak banatzeko ekitaldia jasoko dau. Umeei zuzendutako lehiaketa hori, ingelesez idatzitako liburuen laburpenei buruzkoa da, eta Udal Liburutegi Sareak antolatzen dau.

Liburuaren eguneko programazinoa eguerdiko 12:00etan hasiko da, Bilboko Berastegi kalean egongo diran erakusmahaiak zabaltzeko ohiko ekitaldiagaz. Ekitaldia Euskadiko Liburuaren Ganberak antolatu dau, Udalaren laguntzinoagaz.

Arratsaldean, Carmen Pardo antzezle eta irakasleak San Adriango Liburutegian eskainiko dauen eta helduei zuzenduta egongo dan Irakurketa Adierazkorrari buruzko hitzaldi-tailerragaz (arratsaldeko 18:00etan) emongo jako hasierea Liburuaren Eguneko programazinoari.

Ibaialdeko liburutegiak, bere aldetik, 7 eta 12 urte arteko umeei zuzendutako txotxongilo tailerra jasoko dau.

Ipuin kontalariak be protagonista izango dira Liburuaren Eguneko egitarauan, Deustuko, Zurbaranbarriko, San Frantziskoko, Castañoseko, Zabalako, Begoñako eta Errekaldeko liburutegietan.


Apirilak 23: Liburuaren Nazinoarteko Eguna

- San Adriango Liburutegian, 18:00retan, Irakurketa Adierazkorrari buruzko hitzaldi-tailerra (Helduentzako). Hizlaria: Carmen Pardo. Antzezle eta irakaslea (Gaztelaniaz).

- Ibaialdeko Liburutegian, 18:00retan, txotxongilo tailerra gaztelaniaz (Umeentzat)

- Deustuko Liburutegian, 18:00retan, ipuin kontalaria (Umeentzat): The very hungry Carterpillar; Stone soup + Review Competition lehiaketako sarien banaketea.

- Zurbaranbarriko Liburutegian, 18:00retan, ipuin kontalaria ingelesez eta gaztelaniaz (Umeentzat): The smart giant in town.

- San Frantzizkoko Liburutegian, 18:00retan, ipuin kontalaria euskeraz (Umeentzat). Bildurrezko ipuinak: Dar dar?, Kar-kar

- Castañoseko Liburutegian, 18:00retan, ipuin kontalaria euskeraz (Umeentzat): Liburuen iratxoa.

- Zabalako Liburutegian, 18:00retan, ipuin kontalaria euskeraz (Umeentzat): Hartzkume.

- Begoñako Liburutegian, 18:00retan, ipuin kontalaria-txotxongiloak euskeraz (Umeentzat): Afrika eta koloreak.

- Errekaldeko Liburutegian, 18:00retan, ipuin kontalaria euskeraz (Umeentzat): AUUUU: Otsoei buruzko istorioak.

- Bidebarrietako Liburutegian, 19:30ean, irakurketa antzeztua William Shakespeareren testuakaz (Gaztelaniaz).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu