UPV/EHUk eta Leioako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2013-10-28 16:58   kulturbiz

UPV/EHUk eta Leioako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe gaur, urriak 28. Hitzarmenaren helburua da euren eskumenen barruko lankidetza lotura sendoak garatzea unibersidadeko komunidadearen eta leioaztarren interesak asebeteten saiatzeko.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibersidadeak eta Leioako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dabe gaur, urriak 28. Hitzarmenaren helburua da euren eskumenen barruko lankidetza lotura sendoak garatzea unibersidadeko komunidadearen eta leioaztarren interesak asebeteten saiatzeko.

Zehatz esateko, marko-akordioa da, orokorra, etorkizunean edozein arlotako proiektuak garatzea ahalbidetuko dauena: hezkuntza, garraio publikoa, unibersidade ingurua egokitu eta zehaztea, zerbitzuak emotea, kultura egitaraua, euskerearen erabilerea eta ekintzailetza sustatzea. Aitatu arloetan, sinatzaileek nahi beste programa, egitasmo eta jarduera antolatu eta egin ahal izango dira, beti bere eskumenen barruan. Horreek guztiak, jagoken akordioan zehaztuko dira.

Kolaborazino hitzarmena Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak eta Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko errektoreordeak sinatu dabe.

Leioako Udalak eta UPV/EHUk oinarrizko zeregina dabe garapen sozioekonomikoan eta kulturearen zabalkundean, gizartearen promozinoa bultzatzeko. Izan be, unibersidadearen jarduera asko Leioan egiten dira, herriaren sare sozioekonomikoan eraginez.

Hitzarmena sinatzearen ondorioz, Leioako Udalak eta UPV/EHUk ikasketa guneak bultzatuko ditue, baita herri parte-hartzea sustatu leikien arautu bako esku-hartzeak edo dibulgazino zientifikoak be. Gainera, unibersidade garraioa eta uriko garraioa alkarregaz aztertu eta zehaztuko dabe.

Era berean, erakunde biek ekintzailetzea sustatzeko kolaborazino ekintzak atonduko ditue, mintegietako enpresen partaidetzeagaz, eta tokiko enpresakaz akordioak sinatuko dtue ikasleak prestakuntza-praktiken programen barruan sartzeko.

Erakunde sinatzaileak alkarlanean ibiliko dira euskerearen erabilerea sustatzeko unibersidade campusean zein herrigunean.

Leioako Udalaren eta UPV/EHUren arteko kolaborazinoak, era berean, kultura programazinoak garatzea ahalbidetuko dau, baita herrian edo campusean antolatzen diran jardueren zabalkunde eta eta promoznio artistikoa be.

EHUk eta Leioako Udalak sinatutako kolaborazino hitzarmenak erakunde biek ezarritako kolaborazino sozial eta kulturalaren markoaren barruan gauzatuko da eta lau urteko iraupena izango dau. Hitzarmena iraupen bereko epeetan luzatu ahal izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu