Abian da UPV/EHUren mikrokontakizun solidarioen lehiaketea
2013-10-03 14:08 kulturbizUPV/EHUko % 0,7 Alkartasun Fondoak Mikrokontakizun Solidarioen Lehiaketea antolatu dau Giza eskubideen aldarrikapen unibersala izenburupean, unibersidadeko ikasle eta langileen artean alkartasunagazko sentsibilizazinoa bultzatzeko asmoz.
UPV/EHUko % 0,7 Alkartasun Fondoak Mikrokontakizun Solidarioen Lehiaketea antolatu dau Giza eskubideen aldarrikapen unibersala izenburupean, Euskal Herriko Unibersidadearen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzek eta Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzeak babestuta, unibersidadeko ikasle eta langileen artean alkartasunagazko sentsibilizazinoa bultzatzeko asmoz.
Urriaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira, euskeraz ala gazteleraz, eta, gehienez, 150 berba izan behar ditue (izenburua eta ezizena zenbatu barik). Testuak posta elektronikoz bialdu behar dira, helbide honetara: concursoddhh07@gmail.com
UPV/EHUko kide guztiek hartu leikie parte lehiaketa honetan, bai ikasleek, irakasleek, administrazino eta zerbitzuetako langileek, zein kontratautako ganerako behaginek be. Lehiakide bakotxak gehienez mikrokontakizun bat aurkeztu leike, eta kontakizunaren gaiak Giza eskubideen aldarrikapen unibersalaren artikuluetako bat izan beharko da.
Mikrokontakizun Solidarioen Lehiaketa honetan sei sari emongo dira guztira: euskeraz eta gaztelaniaz idatzitako kontakizun onenei (300 euro eta diploma babana); bi akzesit, bat euskeraz eta bestea gaztelaniaz (200 euro) eta, beste alde batetik, botazino edegiaren bidez (http://www.ehu.es/rowupv07/ddhh.html) erabagitako euskeraz edo gaztelaniaz idatzitako kontakizun onenari saria (100 euro bakotxari). Sariak abenduaren 12an banatuko dira, Giza Eskubideen adierazpenaren urteurrena ospatzeko.
Informazino gehiago hemen:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!