Zornotzako VII. Mangamore jaialdia urriaren 11tik 13ra
2013-10-01 15:10 kulturbizJaponiako Anime eta Manga kulturei eskainitako jaialdiaren VII. edizioa egingo dabe Zornotzan urriaren 11tik 13ra. Mahai-jokoak eta friki-jolasak, zuzeneko emonaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, jolasak, Japoniako jatekoak eta ureshiland, umeentzako gunea be izango dira programazinoa osotzeko.
Japoniako Anime eta Manga kulturei eskainitako jaialdiaren VII. edizioa egingo dabe Zornotzan urriaren 11tik 13ra. Mahai-jokoak eta friki-jolasak, zuzeneko emonaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, jolasak, Japoniako jatekoak eta ureshiland, umeentzako gunea be izango dira programazinoa osotzeko.
2007an sortutako Mangamore jaialdiak eragin guneak areagotuko ditu aurten. Programazinoa zabala da, eta herritarren inplikazinoa eta kolaborazinoa areagotuko dira. Herriko kaleak girotzea da helburua, Zelaieta ingurura 10.000 lagun inguru batzen baita urtero Mangamore jaialdiak erakarrita.
Holan, urriaren 12an, iluntzeko 19:00etan hasita, Luis Urrengoetxea kaleko tabernariek prestauko dituen pintxo euskal-japoniarrak probau ahal izango dira. Bereziak izango dira kale horretako pintxoak, Zelaieta zentroan urteroko moduan izango dan eskaintza gastronomiko zabala indartuz.
Beste alde batetik, desfilea izango da egun berean Gudari eta Luis Urrengoetxea kaleetan zehar, jaialdiaren maskotea dan Ureshi buru dala. Desfilea gaueko 21:00etan abiatuko da, Amorebieta-Etxanoko Zaparrada Batukadearen eskutik.
Era berean, Mikel Berrojalbiz zuzendari dauen Estudio2 Zornotzako akademiako ikasleen erakusketea izango da, Mangamore jaialdiari lotuta, Zelaietako liburutegian. Manga erako irudiak, beste tradizino batzuei lotuago dagoan mihise gaineko orioagaz buztartuta egindako lanak izango dira, Yaiza Guerra, María Alarcón, Ane Miren García, Ariane Ordoñez, Olatz Ugalde eta Iraide Ugalde ikasleen eskutik etorriko diranak.
Bestalde, Amorebietako Eromen erromeria taldeak berenberegi atondu dau ikuskizun bat Mangamore jaialdirako eta euren errepertorioko eta Hesian, Skalariak, Esne Beltza eta beste talde batzuen abestiakaz batera, anime japoniarretakoak ekarriko ditue: Doraemon, Dragoi Bola… Mangamore jaialdiaren abestia ahaztu barik, jakina. Beren bersinoa eskainiko dabe urriaren 11n, barikuan, iluntzeko 19:00etan hasita, Mangamore jaialdiko eszenatoki nagusian.
Herriko beste alkarte batzuek be hartuko dute parte ospakizun honetan. Forjadores alkarteak, esaterako, mahai jokoen gunea eta euskalextrica, -Mario Karten pistak erabilgarri izango dira bisitarientzat- antolatuko ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!