Gabriel Aresti izango da protagonista 2013ko Udagoieneko Osteran
2013-11-05 13:33 kulturbizEuskaltzaleen Topaguneak XIV. Udagoieneko Ostera Bizkaiko kultur zirkuitua antolatu dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Punta-puntako euskerazko kultur produkzinoak batuko ditu Bizkaiko antzokietan. Zemendiaren 16tik 29ra bitartean, formatu handiko bost ikuskizun izango dira Bizkaiko bost udalerritan: Zallan, Bilbon, Bermeon, Basaurin eta Ermuan.
Euskaltzaleen Topaguneak Udagoieneko Ostera Bizkaiko kultur zirkuitua antolatu dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. 14. edizioa izango da aurtengoa, eta punta-puntako euskerazko kultur produkzinoak batuko ditu Bizkaiko antzokietan. Zemendiaren 16tik 29ra bitartean, formatu handiko bost ikuskizun izango dira Bizkaiko bost udalerritan: Zallan, Bilbon, Bermeon, Basaurin eta Ermuan.
Aisialdian euskeraz gozetako aukerea eskaintzeko sortu zan zirkuitua, eta lan horretan jarraitzen dau gaur egun. Herritar guztiei zuzendutako emonaldiak antolatzen dira Udagoieneko Osteran, hartzaile guztiakana heltzeko moduko programazinoa eskainiz. Izan be, bizipen positiboek euskerearen erabileran zein motibazinoan eragin zuzena dabe.
Kontuak kontu, bost emonaldi izango dira Udagoieneko Osteran. Horreetako bik, Oskorriren Gabriel Aresti Biszitan eta Gabrielen Lekua ikuskizun barriak, Gabriel Aresti poeta bilbotarra izango dabe gogoan. Hona hemen programazinoa:
• Zemendiaren 16an, zapatuan, Zallako Zine Antzokian, 20:00etan. Oskorri, Gabriel Aresti Bizsitan: Taldearen sorreratik 30 urte igaro diranean, iturburuetara itzuli da Oskorri, Gabriel Arestiren kantakaz zein berarengan inspirautakoakaz. Sarrerea 8€
• Zemendiaren 22an, barikuan, Bilboko Kafe Antzokian, 22:00etan. Gatibu: Zazpi kantoietan, Gatibu musika taldearen bosgarren diskoa da. Rocka zazpi kantoietara bideratuta, mundura. Bihotza irakiten jarten dauen musikea. Sarrerea 12 € aldez aurretik, 15 € egunean bertan.
• Zemendiaren 28an, eguenean, Bermeoko Kafe Antzokian, 20:00etan. Gabrielen Lekua: Gabriel Arestiren ondarea ezagutarazoteko sortutako ikuskizun barria. Horretarako, musikea, bertsolaritzea, ikus entzunezkoak eta bestelakoak batuko dira oholtzan. Sarrerea 6 €.
• Zemendiaren 29an, barikuan, Basauriko Social Antzokian, 20:30ean. Benito Lertxundi: Orioko bardoaren azken lana da Oroimenaren oraina. Sarrerra 18 €.
• Zemendiaren 29an, barikuan, Ermuko Ermua Antzokian, 22:15ean. Eñaut Elorrieta: Deserriko kantak da Eñaut Elorrieta musikariaren bakarkako lehen lana. Deserriari ertz guztietatik begiratzen deutso Ken Zazpiko abeslariak. Sarrerea 10 €.
Sarrerak Kutxabanken orotariko kutxazainetan, interneten zein aretoetan bertan erosi daitekez. Gatiburen kasuan, Kafe Antzokian (zein webgunean) eskuratu daitekez. Informazino
gehiago hemen.
Oharra:
* Ermuko emonaldia Ermua Antzokian izango da, eta ez kartel orokorrean agiri dan Lobiano Kultur Gunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!