'Hegaztien koloreak' lehiaketea antolatu dau Euskadiko Biodibersidade Zentroak

Bizkaie! 2013-09-26 15:46   kulturbiz

Euskadiko Biodibersidade Zentroak Hegaztien koloreak argazki-lehiaketea antolatu dau, 2013ko Hegaztien Nazioarteko Eguna dala eta. Urriko lehenengo astegoienean ospatzen da egun hori, hegazti espezieen konserbazinoaren garrantzia nabarmentzeko.

Euskadiko Biodibersidade Zentroak Hegaztien koloreak argazki-lehiaketea antolatu dau, 2013ko Hegaztien Nazioarteko Eguna dala eta. Urriko lehenengo astegoienean ospatzen da egun hori, hegazti espezieen konserbazinoaren garrantzia nabarmentzeko.

Argazki lehiaketearen gai orokorra Hegaztien mundua da, eta argazkien gaiak hurrengoak izango dira: Euskadiko Biodibersidade Zentroak aurreko edizinoetan Hegaztien Nazinoarteko Egunean antolatutako ekintzen argazkiak; hegaztien biziraupenak dauen garrantzia azaltzen daben argazkiak; eta hegaztiek jasaten dituen erasoen argazkiak, sentsibilizazino iturri lez aurkeztuta.

Argakiak partehartze@torremadariaga.org helbide elektronikora bialdu behar dira, urriaren 11ra arte. Facebooken be ikusgai egongo dira irudiak, hemen.

Argazkiekaz batera, irudia bera azaltzeko 20 berba baino gitxiagoko testua bialdu behar da, eta egilearen datuak bere bai. Lanek originalak izan behar dabe, hau da, beste lehiaketa batzuetan saritu bakoak eta argitaratu bakoak.

Epaimahaia Euskadiko Biodibersidade Zentroko lantaldeak osotuko dau. Epaileen erabagia zentroko webgunean argitaratuko da. Irabazleak Zetazeoak 10etan ekimenean kostaldeko hegaztiak eta zetazeoak ikuskatzeko urteerea eta 50 euroko Eusko Labeleko produktuen otzarea jasoko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu