Ximun Haran hil da

Bizkaie! 2013-12-10 10:19   kulturbiz

Ximun Haran (Arrangoitze, 1928 - Luhuso, 2013), Iparraldeko pelotari eta kultur gizona, aspaldi gaixorik egoan eta atzo hil zan 85 urte zituala.

Ximun Haran (Arrangoitze, 1928 - Luhuso, 2013), Iparraldeko pelotari eta kultur gizona, aspaldi gaixorik egoan eta atzo hil zan 85 urte zituala.

Bordelen farmazia ikasketak egin zituan eta aurrerago Hendaian izan eban farmazia. Edozelan be, lan mundutik aparte pelotaria, euskal kulturearen aldeko militante nekaezina, abertzale sutsua, kazetari politikoa izan zan.

Enbata mobimentuaren sortzailea izan zan Haran Bordelen. EAJren ildotik hur, 1981ean Ager aldizkari politikoa sortu eban Haranek. 1990ean Ipar Euskal Herrian EAJ eratzea bultzatu eban.

Era berean, Ximun Haranen grabazinoei esker heldu jakuz, neurri handi batean Zuberoako kantari handien obrak, Iparraldeko folklorearen ondarea.

Euskal kultureak izan dauen eragilerik garrantzitsuenetakoa joan jaku betiko, hainbeste maite zituan kantariakaz bat egitera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu