Ramon Labayenen hileta-eleizkizuna gaur egingo dabe, Tolosan

Bizkaie! 2013-12-16 10:01   kulturbiz

Ramon Labayen Kultura sailburu izandakoa, Donostiako alkate ohia eta kulturearen bidegilea zapatu goizaldean hil zan, Donostiako Ospitalean. 85 urte zituan, eta besteak beste, EiTB, HABE eta EOSen sorreran parte hartu eban. Hileta-eleizkizuna Tolosako Andra Mari eleizan izango da, 18:00etan.

Ramon Labayen Kultura sailburu izandakoa, Donostiako alkate ohia eta kulturearen bidegilea zapatu goizaldean hil zan, Donostiako Ospitalean. 85 urte zituan, eta besteak beste, EiTB, HABE eta EOSen sorreran parte hartu eban. Hileta-eleizkizuna Tolosako Andra Mari eleizan izango da, 18:00etan.

1928ko abuztuaren 31an, Tolosan jaio zan Ramon Labayen Sansinenea. Haren aita, Antonio Maria Labayen, Tolosako alkatea izan zan. 1936ko gerrea dala-eta, Ipar Euskal Herrira, Lapurdira, joan behar izan eban. Bederatzi urte egin eben etxetik kanpo; bueltan, Donostian amaitu eban batxilergoa. Madrilen Kimikan lizentziau zan. Dana dala, gustukuagoa eban historia. Euskal Herriko historian aditua zan, eta lan handia egin eban arlo horretan.

Donostiako alkateorde izan zan 1978tik 1983ra bitartean, urte horretan alkate izentau eben, eta kargu hori izan eban 1987 urtera arte. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zan 1980-83 urteetan, Carlos Garaikoetxea lehendakari zala. Horrezaz gan, Ertzaintzaren uniformearen diseinuan be parte hartu eban. Clotilde Andonegigaz ezkondu zan, eta hiru seme-elaba izan zituen.

Hainbat dolumin jaso ditu Labayenen familiak. Andoni Ortuzar EBBren presidenteak euskal kulturearen eta nazionalismoaren ekintzailea zan, baina izaera kosmopolita bategaz. Gure jakintsuetako bat joan jaku esan dau. Joseba Egibarrek, barriz, Radio Euskadin EiTBren sustatzailea izan zala nabarmendu dau, haregaz berba egiten eban bakotxean zeozer erakusten eutson. EH Bilduko legebiltzarkide Dani Maeztuk Labayenek itxitako ondarea agirikoa dala azpimarratu dau.

EiTBk prentsa-oharra kaleratu dau familiari dolumina adierazoz. Labayenek kulturearen eta euskerearen alde egindako lan zabala nabarmendu dau oharrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu