Juan Mari Beltranek kontzertu didaktikoa emongo dau gaur Gernikako Lizeo Antzokian
2014-01-09 14:40 kulturbizEuskal Herriko musika eta soinu tresnak izeneko kontzertu didaktikoa eskainiko dau gaur eguena Juan Mari Beltranek Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 20:00etan. Beltranegaz batera, Ander Barrenetxea eta Andoitz Antzizar musikariak igongo dira taula ganera.
Juan Mari Beltranek Euskal Herriko musika eta soinu tresnak izeneko kontzertu didaktikoa eskainiko dau gaur eguena Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 20:00etan. Beltranegaz batera, Ander Barrenetxea eta Andoitz Antzizar musikariak igongo dira taula ganera. Sarrereak hiru euro balio ditu.
Txanbelea, arrabitea, xirolarrua, zarrabetea, tronpea, txalapartea, albokea, dulzainea, txistu-danbolina eta xirula-ttunttuna joten ditu Juan Mari Beltranek; Ander Barrenetxeak, barriz, panderoa, txalapara, danborra, arxaluak eta ttipiuntzia; eta Andoitz Antzizarrek, trikitixea eta panderoa. Soinu aldetik aniztasun handiko emonaldia izango da.
Euskal kanta, doinu, jantza eta soinu tresnen hotsen bitartez, euskal herri musikearen hainbat alderdi erakutsiko ditue. Bertoko herri musikearen barruko alderdi batzuetara hurreratzeko aukerea izango dabe entzuleek, eta Euskal Herriko eskualdeetako ospakizun publiko nahiz familiarretan erabili izan diran tresnak eta musikak entzungo ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!