'K' ekimena, Bizkaiko gazteen ahotsa entzuteko bozgorailua

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-12 14:23   kulturbiz

Bizkaia osoa hartuko dau K ekimenak 2014an, euskerazko espazio edegia izango da, eta 18-35 urte arteko gazteen ahotsa entzuteko bozgorailua. Parte-hartzeko gogoa izatea da bete beharreko baldintza bakarra, Josune Ariztondo Kultura diputaduak nabarmendu dauenez.

Bizkaia osoa hartuko dau K ekimenak 2014an, euskerazko espazio edegia izango da, eta 18-35 urte arteko gazteen ahotsa entzuteko bozgorailua. Parte-hartzeko gogoa izatea da bete beharreko baldintza bakarra, Josune Ariztondo Kultura diputaduak nabarmendu dauenez.

Bilboko Rekalde Aretoan egin dabe K-ren aurkezpena, eta bertan izan dira, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia, Lehendakaritzako diputadu Unai Rementeria, Ekonomiaren Garapeneko Imanol Pradales diputadua, Nekazaritzako Irene Pardo, Sara Gándara telebisinoko aurkezlea, Iñaki Makazaga ekintzailea, Igor Urien pilotua eta Athleticeko Joana Flaviano eta Irune Murua jokalariak.

Josune Ariztondok gidatu dau aurkezpena. K espazio edegia, parte-hartzailea eta sortzailea dala esanez ekin deutso ekitaldiari, eta estrategikoa be badala ganeratu dau. Ekimenaren izena, K, zergaitik aukeratu dan azaldu dau Ariztondok. Euskerea letra bakarrean laburbatzen dauen hizkia da 'K'. Gure hizkuntzeak bereizten gaitu. Gurea da. Eta Bizkaiko gazteen erdia baino gehiago euskalduna dala frogatu nahi dogu, adierazo dau.

Ariztondo berbetan dagoala, graffitigile bat atzeko horma zurian K gorri handi bat marrazten ibili da. Bien bitartean, Kultura diputaduak eszenatokian egozan kide bakotxari galdetu deutso ia zer dan berarentzako K hizkia. Ariztondok berak, euskerea eta kulturea erantzun dau; herriak, azpimarratu dau Rementeriak; eta, Bilbaok, Bizkaia esanez, amaitu dau. Ostean, Barakaldoko Herri Oihua hip-hop taldeko Ikerrek hip-hop K-ren oinarria dauen kantea eskaini dau.

K programan gura daben persona, erakunde, talde eta udalerriek parte hartu ahalko dabe. Hiru arlo nagusi izango ditu ekimenak. Kabia foroan, esaterako, Bizkaiko ehun gaztek sei hilebetez hainbat arazoz eztabaidatuko dabe, eta konponbideak be lantzeko aukerea izango da. Kabia-k gazte eta erakundeen arteko lankidetza bide barri bat ezarri nahi dau, gazteen kezkak eta konpromisoa islatuko dituan esperientzia partekatua, Kultura diputaduaren berbetan.

Kmovie bideo-sortzaileen lehiaketeak Bizkaiko ikusizko mapa emozionala irudikatuko dau, gazteek zer ikusten daben eta zelan erakusteko modua. Eta K gunea, sareko gunea Bizkaiko gazteentzat, eretxiak, bizipenak, ardurak... eta abar trukatu eta eztabaidatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu