Durangoko Merinalde Eguna abenduaren 27an egingo dabe, Gerediagako Foru Zelaian

Bizkaie! 2013-12-23 14:48   kulturbiz

Arrastiko zazpiretan hasiko dira ospakizunak Abadiñon, hilaren 27an. Urtero lez, Gerediaga alkarteak antolatu dau Durangoko Merinalde Eguna. Valentin de Zubiaurre musikariaren ganeko berbaldia eta haren pieza bat joko ditue.

Arrastiko zazpiretan hasiko dira ospakizunak Abadiñon, hilaren 27an. Urtero lez, Gerediaga alkarteak antolatu dau Durangoko Merinalde Eguna. Valentin de Zubiaurre musikariaren ganeko berbaldia eta haren pieza bat joko ditue.

1875ko abenduaren 27an batu ziran azkenengoz Durangaldeko alkateak. Gerediagako Foru Zelaian, hain zuzen be, 12 eleizateetako sinisdunak batzartzen ziran, antxinatik, bere lurraldeetako gorabeheren ganean berba egiteko.

Gerediaga alkarteak 2013an Zubiaurre familiari omenaldia egin nahi izan deutso, eta jarduerak amaitzeko, Valentin de Zubiaurreren heriotzearen urteurrenaren egun batzuk arinago (1914.eko urtarrilaren 13an hil zan) ekimen hau antolatuko dau. Merinalde Eguneko lehenengo zatian Patricia Sojok eta Rebecca Guerrak Valentín Mª de Zubiaurre: la aventura de ser músico berbaldia eskainiko dabe, eta familiako orduko irudiak proiektauko ditue. Ostean, Turandot hari-laukoteak Zubiaurreren O salutaris Hostia interpretauko dabe, eta bitartean L’atelier eskolako ikasleek jantza pieza bat eskainiko dabe.

Valentín de Zubiaurre Urionabarrenetxea (1837-1914) musikaria izan zan. Bere familian abenturazaleak, artistak eta intelektualak egozan, bere jaioterria izan zan Garai herriagazko maitasuna alkarbanatu eben eta euren lanetan jaso bere bai, azaldu dabe Gerediagako iturriek. Konposatzaile lez, gure herriko operearen bultzatzailea izan zan eta bere katalogoa oso interesgarria da, bere lanen aniztasun eta kalidadeagaitik.

Patricia Sojo Musikologian lizentziaduna da, eta Bilboko Alkarte Filarmonikoko kanpo-harremanetako arduraduna. Musika-artikulu eta esku-programen egileada. Urteetan Valentin de Zubiaurreren bizitzea eta lana aztertu ditu, hainbat artikulu daukaz argitaratuta, eta bere lanen katalogoa osotu dau. Rebecca Guerra Artearen Historian doktorea da. Bere tesia Valentin de Zubiaurre Aguirrezabal margolariari buruz egin eban eta gaur egun, bere anaia Ramonen lanaren ikerketan eta katalogazinoan dabil beharrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu