Jose Austin Arrietak 'Berriro eta behin' saiakerea argitaratu dau

Bizkaie! 2013-12-19 13:15   kulturbiz

Saiakera labur bi batu ditu Jose Austin Arrietak Berriro eta behin. Euskara dela eta Txillardegi gogoan (Txalaparta) liburuan, euskereari buruzkoa bat, eta Txillardegiren ganekoa, bestea. Joxe Azurmendik idatzi dau berbaurrea.

Saiakera labur bi batu ditu Jose Austin Arrietak Berriro eta behin. Euskara dela eta Txillardegi gogoan (Txalaparta) liburuan, euskereari buruzkoa bat, eta Txillardegiren ganekoa, bestea. Joxe Azurmendik idatzi dau berbaurrea.

Bizitza ia osoa emon dau Joxe Austin Arrietak euskerearen eta euskal kulturearen bueltan, bera gaiotan aditua ez dala badino be. HUHEZI fakultadean euskal kulturgintza modernoaren transmisinoari buruz egindako berbaldia eta, Euskaltzaindiak eskatuta, idatzitako Txillardegiren hil barri txostena batu ditu Berriro eta behin lanean. Joxe Manuel Odriozolaren Estatu etnozidaren kontra liburuaren hainbat pasarte be komentau ditu egileak liburuan.

Joxe Azurmendik berbaurrean dino, gerra osteko belaunaldiaren lorpen handiaren argazki bat agiri dala liburuan, mundu-ikuskera galdu edo apurtu baten berreskuratzea, barri baten eregitea, konbenzidurik munduak guri eta guk munduari egin ahal deutsagun oparirik ederrena horixe dala.

Joxe Austin Arrieta Ugartetxeak (Donostia, 1949) poesia, narrazinoa eta itzulpengintzea jorratu ditu. Besteak beste, ondoko lanak kaleratu ditu: Abuztuaren 15eko bazkalondoa (GAK,1979), Manu militari (Elkar, 1987) eta Terra Sigillata (Txalaparta, 2008) eleberriak; Bertso-paper printzatuak (Elkar, 1985), Mintzoen mintzak (Elkar, 1989) eta Graffitien ganbara (Kutxa, 1995), poemarioak. Literatura unibersaleko Marguerite Yourcenaren Hadrianoren oroitzapenak (Elkar, 1985), William Goldingen Eulien Ugazaba (Elkar, 1990) eta Max Frischen Homo Faber (Elkar, 2001) argitaratu ditu bere bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu