Bizkaiko Kultur Txartela abenduaren 16tik aurrera salgai

Bizkaie! 2013-12-16 10:35   kulturbiz

Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Lurralde Historikoan baino ezin izango da erabili eta bi fase izango ditu: Lehenengo fasea: txartelak abenduaren 16aren eta 31ren bitartean erosi ahalko dira. Eta abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren 31ra bitartean konsumidu ahalko dira. Epe hori agortzean, txartela ezingo da ordaintzeko erabili.

Bizkaiko Kultur Txartela 2013ko abenduaren 16an (astelehena) jarriko da salgai eta orain arte 80 establezimendu eta erakunde batu dira ekimenera. Holan, kultura produktuen konsumoa sustatzeko asmoz foru erakundeak martxan jarri dauen promozino kanpainearen onurak jaso ahalko ditue.

Miren Josune Ariztondo, kulturako foru diputaduak ekimen honen garrantzia azpimarratu dau, helburu nagusia kultura produktu eta jardueren konsumoa euskarri desbardinetan zuzenean sustatzen laguntzea izanik. Gogorarazo dauenez, Bizkaiko Foru Aldundian beste sektore batzuekaz garatu diran jardueren arrakastearen ondoren dator ekimen hau. Bizkaiko Kultur Txartelaren lehen edizino honetan, 46.875 tituluren bidez 500.000 € inbertiduko doguz kulturearen konsumoa indartzeko.

Bizkaiko Kultur Txartela Kutxabankeko zerbitzu anitzeko BBK kutxazainen bidez salduko da 2013ko abenduaren 16tik aurrera.

Horretarako, 3 Bizkaiko Kultur Txartel mueta izango dira, horreek guztiak 40 euroko erosketa balioagaz:

A muetako Bizkaiko Kultur Txartela: 32 euroan, gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntzaren batean eskainitako edozein kultura produkturako. (B edo D motako Bizkaiko Kultur Txartelagaz eskuratu daitekezan produktu eta zerbitzuak salbu).

Liburua: testu-liburuak, ikasketa-liburuak eta liburu profesionalak salbu.

Musikea: edozein euskarritan (cd, biniloa, dvd...).

Zinemea: DVD eta beste euskarri batzuk.

B muetako Bizkaiko Kultur Txartela, 28 euroan, zuzeneko kultura ikuskizunetarako (zinemea, antzerkia, musikea...) gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntzaren batean, eta museoetarako bisitetarako.

D muetako Bizkaiko Kultur Txartela, 24 euroan, euskerazko produktuetarako eta euskerazko zuzeneko kultura ikuskizunetarako (zinemea, antzerkia, musikea…).

Programatik kanpo dagoz, eta ezingo dira Bizkaiko Kultur Txartel bidez erosi, honako produktuak: papelgintzako artikuluak; informatika eta elektronikako ekipo, software eta konsumigarriak, jokoak eta bideojokoak.

Bizkaiko Kultur Txartela izeneko programea, eta, beraz, beherapenak, erosketak edo sarrerak zuzenean programara batutako establezimenduetan egin edo erosten diranean baino ez dira aplikauko. Bizkaiko Kultur Txartel bakotxaren prezioaren eta erosketa balioaren arteko aldea Bizkaiko Foru Aldundiak finantzauko dau, aurreikusitako funts ekonomikoa agortu arte.


Laguntzen indarraldia eta programaren egutegia

Bizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Lurralde Historikoan baino ezin izango da erabili eta bi fase izango ditu:

Lehenengo fasea: txartelak abenduaren 16aren eta 31ren bitartean erosi ahalko dira. Eta abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren 31ra bitartean konsumidu ahalko dira. Epe hori agortzean, txartela ezingo da ordaintzeko erabili.


Bizkaiko Kultur Txartela izeneko programara batu ahalko dira:

- Bizkaiko Lurralde Historikoan dagozan eta kulturako produktu eta ondasunak saltzen dituen edo kultura produktuak erakusten dituen establezimenduak.

- Udalaren titulartasuneko antzokiak, Bizkaiko Lurralde Historikoko udalek, udal enpresek, udal erakunde autonomoek edo udal fundazino publikoek zuzenean kudeatuak.

- Bizkaiko Lurralde Historikoan dagozan titulartasun publiko edo pribatuko museo edo antzekoak.

- Fundazino kultural publiko nahiz pribatuak.

- Euskalduna Jauregia-Palacio Euskalduna.

- Kultura produktua (arte eszenikoak, musika, erakusketak…) erosteko zentro eta lokal pribatuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu