Txema Hidalgok 1.500 kanta batu ditu 'Nafar aire zaharretan' liburuan
2013-12-20 11:28 kulturbizXV. mendetik 1936ko gerrara bitarteko kanten doinuak, partiturak eta berbak batu ditu Txema Hidalgo iruñearrak Nafar aire zaharretan lanean. Pieza guztiak Nafarroakoak dira, eta euskeraz. Liburuki bi CD batek osotzen dabe beharra. Daborduko agortu da lehenengo edizinoa.
XV. mendetik 1936ko gerrara bitarteko kanten doinuak, partiturak eta berbak batu ditu Txema Hidalgo iruñearrak Nafar aire zaharretan lanean. Pieza guztiak Nafarroakoak dira, eta euskeraz. Liburuki bi CD batek osotzen dabe beharra. Daborduko agortu da lehenengo edizinoa.
Danetara, 1.500 abesti jaso ditu Hidalgok, gehienak Resurrección Maria de Azkue eta Aita Donostiaren lanetatik hartutakoak. Halanda be, artxiboetan ibili da, eta kanta barriak be topau dau, gitxi batzuk baina. Azkuek eta Aita Donostiak Nafarroan ziran ia danak batu zituen. Hamabi dira barriak, berbarako, Larrauneko erronda kanta barri batzuk. Kantarik zaharrena 1494koa da, hain zuzen be Joanes Albretekoa eta Katalina Foixekoa ezkondu ziranean, botatako bertsoak.
Kantak muetaren arabera, alfabetikoki eta herriz herri sailkatuta datoz. Abesti bakotxak fitxea dauka, izenburua, egilea eta jaso dauenaren izenagaz, gitxienez. Lau urte emon ditu beharrean egileak.
Pieza dan-danak euskeraz dira, Nafarroako euskalki eta azpieuskalki guztietakoak. Nafarroako euskal nortasuna nabarmendu gura dau Hidalgok lan honegaz, nafarrak euren nortasun eta hizkuntzeagaz harro egon daitezen. Kulturea ahoz transmitidu dan herrian kantak sano garrantzitsuak dirala uste dau.
Eusko kultur Fundazinoa eta Euskal Kantuzaleen Elkartearen babesa jaso dau egitasmoak, baina Hidalgok berak bere kontu argitaratu dau lana. Lehenengo edizino osoa saldu dau, eta bigarrena atontzen dabil, eskaera asko daukaz eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!