'La pelota según Miguel Gallastegui', Luis Aranberri Amatiñoren liburua Eibarren aurkeztuko dabe

Bizkaie! 2013-12-20 11:31   kulturbiz

Lanak 300 orrialde inguru izango ditu -394 orrialde-oin-; 100 argazki inguru, gehienak Miguel Gallasteguik berak itxitakoak, baina baita beste askok lagatakoak be. Gallasteguiren ildoari jarraituta eta txapeldunaren laguntzaz, Amatiñok, pelotearen historia zertzeaz gan, Eibarko herriari berari be erretratu ederra atera deutso idazteko modu trebe, zuzen eta moderno bategaz.

Gabon bezperan aurkeztuko dabe liburua, abenduaren 23an, Eibarko Coliseo antzokian, iluntzeko 19:00retan. Aurkezpen ekitaldia Pedro Mari Goikoetxea kazetariak gidatuko dau eta Miguel Gallastegui, ni pelotari ETBk produzidu dauen dokumentalaren zati bat eskainiko da. Aurkezpen egunean liburua merkeago egongo da (10 euroan). Liburuaren prezioa 16 euro da.

Idazlearen eta pelotariaren artean izandako alkarrizketa luze askoren emoitzea dogun liburu honek bost atal nagusi ditu. Lehenengoak, Miguel Gallasteguiren umezaroa eta gaztaroa islatzen ditu (Eibar, familia, Asolaigartza jaiotetxea, Simonanekua okindegia, Atano III.aren desafioak). Bigarrenak, eskupilota txapelketak eta Gallasteguik irabazitako tituluen inguruko zertzelada eta gorabehera guztiak. Hirugarrenean, pelotariaren bizimodua, haren zaletasunak eta izateko modua, Astelena frontoiaren historia. Gallasteguiren ezkontza eta bizitzea, frontoiei egindako agurra eta eskaini jakozan omenaldiak dakarzkuz laugarrenak. Azkenengo atalak, pelotak eta pelotariak, telebista, prentsa eta komunikazinoa jorratu ditu.

Lanak 300 orrialde inguru izango ditu -394 orrialde-oin-; 100 argazki inguru, gehienak Miguel Gallasteguik berak itxitakoak, baina baita beste askok lagatakoak be. Gallasteguiren ildoari jarraituta eta txapeldunaren laguntzaz, Amatiñok, pelotearen historia zertzeaz gan, Eibarko herriari berari be erretratu ederra atera deutso idazteko modu trebe, zuzen eta moderno bategaz.

Ez da izango Amatiñok aurten aterako dauen lan bakarra, Deustuko Business Schoolek Egamaster kasuaren metodoa saiakerea kaleratuko deutso, Iñaki Garmendia eibartarrak 1990an sortutako Egamaster enpresearen historia, 150 herrialdetara saltzen dauen esku-erreminta enpresa arrakastatsua.

Beste alde batetik, abenduaren 29an Eibarko Astelena frontoian jokatuko dan binakako txapelketako partiduan, Miguel Gallasteguiri egingo jako gorazarre, egun horretan bera izango da konbidadu nagusia eta estelarraren aurretik (Martinez de Irujo-Barriola / Ezkurdia-Zabaleta), txapa botako dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu