Miguel Unamunoren jaiotzearen 150. urteurrena ospatuko da Bilbon

Bizkaie! 2014-03-06 09:48   kulturbiz

Bilboko Udalak bat egingo dau Miguel Unamuno (Bilbo, 1864ko irailak 2 — Salamanca, 1936ko abenduak 31) jaio zaneko 150. urtemugeagaz, eta ekitaldi programa zabala antolatu dau urte osoan, pentsalari bilbotar ospetsuaren bizitzaren eta produkzino literario zein intelektualaren hainbat alderdi jorratzeko.

Bilboko Udalak bat egingo dau Miguel Unamuno jaio (Bilbo, 1864ko irailak 2 — Salamanca, 1936ko abenduak 31) zaneko 150. urtemugeagaz, eta ekitaldi programa zabala antolatu dau urte osoan, pentsalari bilbotar ospetsuaren bizitzaren eta produkzino literario zein intelektualaren hainbat alderdi jorratzeko.

Egitarauan, berbaldiak, solasaldiak, liburuen aurkezpenak eta ikus-entzunezko emonaldiak izango dira Bidebarrietako liburutegian, besteak beste. Ekitaldiotan parte hartuko dabenen artean egongo dira, besteak beste, Jon Juaristi, Cesar Coca, Iñaki Esteban, Benedicte Vauthier, Ara Malikian, Fernando Egozkue, Carmen Bulzan, Jean Louis Davant, Juan Jose Lanza, Jose Antonio Ereño, Jean-Claude Rabate eta Pablo Unamuno.

Urte osoan zehar izango diran ekitaldien artean, lehenengoa martiaren 18an izango da. Eduardo Martinez de Pison geografoak El paisaje en la Generación del 98 berbaldia emongo dau egun horretan, Bidebarrieta liburutegian. Unamunok paisajeari eskainitako begiradea aztertuko dau Martinez de Pisonek.

Bagilaren 20an, kontzertu omenaldia izango da Fernando Egozcue gitarristea eta Ara Malikian biolinistea protagonista izango dituana. Irailaren 29an, Unamumoren egunean, barriz, poesia errezitaldia iragarri dabe euskeraz eta gaztelaniaz eta frantsesez eta errumanieraz itzulitako olerkiak be tartean izango dirala.

Era berean, irailaren 29tik abenduaren 31ra bitartean, Migel de Unamunoren argazkiakaz, bilduma personalekoakaz zein bere gustokoakaz, arkitekturaz eta abar, osotutako argazki erakusketea antolatu dabe Euskal Museoan.

Gainera, Miguel Unamunoren bizitzaren Zazpi Kaleko txokoetan gidatutako hainbat bisita egingo dira, eta Euskal Museoan argazkilaritzearen munduagaz izan zituan hartu-emonei buruzko erakusketa bat izango da ikusgai.

Era berean, Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako 15. edizinoko deialdia edegi dau, eta jatorrizko materiala aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Miguel Unamuno XV. Saiakera Lehiaketeak 6.000 euroko sari bana dauka, euskerazko eta gaztelaniazko kategorietarako.

Horrezaz gan, ONCEk irailaren 25eko kupoia eskainiko deutso Miguel Unamunoren jaiotzearen 150. urteurrenari, eta, hori dala eta, egun horretako kupoiaren irudia filosofo, idazle eta pentsalari bilbotarrari dedikauta egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu