Gipuzkoako Aldundiak eta Galtzagorri alkarteak irakurzaletasuna sustatuko dabe alkarregaz

Bizkaie! 2014-06-10 13:58   kulturbiz

Galtzagorri alkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe ume eta gazte literaturea sustatzeko asmoz. Galtzagorrik, modu honetan, Liburuen Altxorra eta Liburu Gaztea literatura saria ekimenak antolatu eta gauzatuko ditu Gipuzkoan.

Galtzagorri alkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe ume eta gazte literaturea sustatzeko asmoz. Galtzagorrik, modu honetan, Liburuen Altxorra eta Liburu Gaztea literatura saria ekimenak antolatu eta gauzatuko ditu Gipuzkoan.

Hitzarmenari jagokozan lan guztietan, Galtzagorrik aintzat hartu beharko dau programearen eskaintzea Gipuzkoako ikastetxe guztiek izan behar dabela, aurrez erabagitako egokitzapen erispideen muga bakarragaz. Galtzagorrik 55.000 euro jasoko ditu 2014-2015 ikasturterako (33.000 aurtengo aurrekontuetan dagoz jasotaa eta ganerako 22.000 euroak datorren urtean jasoko ditu konpromisoko kreditu baten bidez).

Foru erakundeak prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez, bagilaren 11an, Liburu Gaztea booktrailer lehiaketearen sari banaketa ekitaldia antolatu dabe Galtzagorrik eta foru erakundeak. Lehiaketa honetako parte-hartzaile kopurua nabarmen hazi da azken edizinoan, eta holan, aurten 20 ikastetxek parte hartu dabe, danetara 297 booktrailer aurkeztuz. Ekitaldia Donostia 2016ko egoitzako beheko solairuko aretoan izango da, 11:00etatik aurrera.

Ikastetxeen kategorian Hondarribiko Talaia ikastetxeko Animals taldea izan da irabazlea, 104 botogaz. Bigarren saria Santurtzira joan da, San Jose de Calasanz ikastetxeko Olagarroak taldearentzat, 78 botogaz. Hirugarren saria Donostiako Herri Ametsa ikastolako Pin Pan Pun taldearentzat izan da, 61 botogaz. Norbanakoen kategorian, barriz, Urnietako Ajuna taldeak irabazi dau, 50 botogaz. Bigarren izan da Arrasateko Zaldi Eroa 36 botogaz eta hirugarren Lasarte-Oriako Txoriak, 20 botogaz. Boto emoileen artean egindako zozketan Eneko Ramosi egokitu jako saria, e-irakurgailua, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu